Gaztelumendi-Antxon Bi Repsol Eguzki

Felix Manso eta Angela Basabek bigarren Repsol Eguzkia loru dute Gaztelumendi Antxon jatetxerako gaur aurkeztu duten 2015ko Repsol Gidan eta izendapen hori duten Esainiako 126 jatetxeen artean kokatzen ditu. 2013an lortu zuen bere lehen Repsol Eguzkia eta bigarren bi urte eskasera, ez dute bide txarra aukeratu.

“Izugarrizko poztasuna dugu barruan, ezin da bestela izan. Bigarren Eguzkia jaso izana oso gauza handia da guretzako eta baita erronka inportantea etorkizunerako, aipatzen dute Felix eta Angelak.

Errekonozimendu hau gainera Gaztelumendi Antxon martxan jarri zutenetik hamargarren urteurrena betetzen denean jasotzen dute, 2004. urteko inguru honetan hartu baitzuten jatetxeko ardura, beraz, ezin opari hobeagorik jaso hamargarren urtebetetzea ospatzeko.

Repsol Eguzkiak jatetxe eta sukaldari onenei banatzen zaizkien sariak dira, Espainia mailan banatzen dira eta Michelin Izarrekin batera, gastronomiaren munduan zeresan handia sortzen dute.

Zehazki, Gastronomiaren Akademiako Lagunen Elkarteak eta Mahai Onaren kofradiak hautatu eta aztertzen dituzte Repsol Eguzkiak dituzten jatetxeak, kontuan hartuz: sukaldaritzaren bikaintasuna, lehengaien kalitatea eta euren prestakuntza, eskualdeko sukaldaritzarekiko errespetua, ardo-karta eta jangelako zerbitzua.

Ez da edonolako lorpena bi Repsol Eguzki lortu izana eta hori argi eta garbi adierazten dute Felix Manso eta Angela Basabek: “bigarren Eguzki honek, gure iritziz, egiten dugun lana saritzen du, gure jatetxearentzat egokiena zela pentsatuz egun batean hasi genuen bidea saritzen du, eta, nola ez, poztasun handia da guretzako, baina, alde batetik, guretzako erronka garrantzitsua eta lanean gogor jarraitu behar dugu hau ez baita gauzatu dugun helburua eta listo, baizik eta, jomuga altuagoak lortzeko bultzada, eta, batez ere, gure bezeroekin gozatzen jarraitzeko bultzada”.

2015ko Repsol Gidak 47 establezimendu saritzen ditu Euskadin. Horien artean, Gaztelumendi Antxon bi Eguzkirekin, Irungo Iñigo Lavadoren jatetxeak ere badu Eguzki bat, eta Bidasoaldean, Hondarribiako Alamedak ere baditu beste bi Repsol Eguzki.

Manso eta Basabek dioten bezala errekonozimendu hau lan ibilbide luze baten ondorio da eta ez dute euren eskerretan inorekin ahaztu nahi: “dudarik gabe bigarren Eguzki hau Gaztelumendi-Antxoneko gure lantaldeari eskaintzen diogu, sukaldaritzaren eta gastronomiaren lagun guztiei, eta gure bezero eta lagun denei. Eurek merezi dute hirugarren Eguzkia, beraz horren bila goaz”.

Repsol Gidak hiru Eguzki ematen dizkie euren iritziz Espainiako jatetxe onenei direnei, orain artekei, gaur aurkeztu duten gidan honako hauek batzen zaizkie: Dani Garcia, Dani Garcia Restaurante; Francisco Monje, O’Pazo; Sergio y Javier Torres, Dos Cielos; Jesus Sanchez, El Cenador de Amós; Pepe Solla, Casa Solla; eta Benoit Sinthon, Il Gallo D’Oro. Guztira 38 jatetxek dituzte hiru Repsol Eguzkiak.