Gipuzkoako ogitarteko onenaren bila

Atzo aurkeztu ziren Donostiako Gros auzoan Kelerrek duen egoitzan Gipuzkoako Ogitartekoen I Txapelketa eta I Bokata Astea. Bi ekintza horien bitartez datorren asteaazkenean, apirilak 22an Gipuzkoako ogitartekorik onena izendatu nahi da.

Guztira Gipuzkoako herri desberdinetatik etorritako 25 establezimendu izango dira Gipuzkoako Ogitartekoen I Txapelketa horrek lehen sailkatuari ematen dizkion garaikurra eta 500€-engatik leihan arituko diren ostalaritza guneak. Finala San Sebastian Food Cooking Schoolesk Maria Cristina Hotelaren beheko solairuetan dituen instalakuntzetan ospatuko da, bertatik lehiakideak ordu erdiko txandetan eta hiru parte-hartzaileren multzotan pasako dira.

Taberna-jatetxe bakoitzak txapelketara errezeta bakarra aurkezteko aukera izan du, askok ogitarteko berezi bat prestatu dute leihaketarako, baina hori bai, beti kontuan izanik antolakuntzak ogitartekoaren inguruan egiten duen definizioa: ogi artean aurkezten den gastronomia sorkuntza.

Antolakuntzak gure gizartean hain errotua dagoen gastronomia mota honi bultzada eman nahi dio, txikitatik ezagutzen baitugu eta erakusten baitigute ogitartekoekin gozatzen, askarietan ohikoak izaten dira. Gazteak garela gure sukaldaritzako kutixi bereziak dastatzeko aukerarik ekonomikoena izaten da, Handiak garenean, aldiz, familia edo lagunartean gozatzeko plan informal bat izaten da.

25 parte-hartzaileetan jarri zuen langa antolakuntzak lehenengo edizio horri begira eta langa hori aise gainditzea lortu dute izen emateko epea astebete lehenago itxi beharrean aurkitu baita antolakuntza parte hartu nahi zuten taberna eta jatetxeen kopuru handia ikusita. Jarraian dituzuen hauek izango Gipuzkoako Ogitarteko Onena izendatuak izateko leihan arituko diren tabernak eta baita izen handiko sukaldariek osatzen duten epaimahairen epaia jasoko dutenak, non Juan Mari Arzak Ruben Trincado, Dani Lopez, Aizpea Oihaneder, Xabier Zabaleta eta Oraitz Garcia arituko diren:

DONOSTIA

Café de Mario: Plaza Julio Caro Baroja, 2
Cebanc: De Berio Paselekua, 50
Duit: Antonio Arzak Kalea, 4
Ezkurra: Miracruz, 17
Hidalgo 56: Paseo de Colón, 15
Iturrieta Berri: Pº Aita Orkolaga, 69
La Consentida: Zurriola 16 bis
Mandrágora: Plaza José María Sert, 9
Molly Malone: San Martín, 55
Next Bi: Secundino Esnaola, 39
Pepe: Zumalakarregi, 4
Zeruko: Pescadería, 10

ERRENTERIA

Xera Gastroteka: Plaza Xabier Olaskoaga

HONDARRIBIA

Route 33 Gourmet: Bernat Etxepare, 12

IRUN

Ketan: Luis Mariano 2-4
L´Atelier: Joaquin Gamon, 1 bajo
Manolo: Mayor, 13
Orrua Bar: Mayor, 2

LEABURU

Ostatu Leaburu: Plaza Urrope, 2

I Bokata Astea

Baina ez du epaimahaiak soilik izango 25 ogi tartean eskainiko diren gastronomia kutixi horiek dastatzeko aukera, gaur jartzen baita martxan I Bokata Astea, non herritarrek, zuek, aukera izango duzuen parte hartzen 25 taberna eta jatetxeetara joan eta 6€-ren trukean Gipuzkoako ogitartekorik onenetarikoetako bat eta 33cl-ko Keler bat 6€-ren trukean gozatzeako. Bide batez zuek guztiok txapelketaz gozatzeko aukera luzatu nahi zaizue eta baita ere gurekin batera bocadillismoaren mugimenduarekin bat egin dezazuen.