Gipuzkoako Ogitartekoen I Txapelketa

Gipuzkoako Ogitartekoen I Txapelketa aurkezteko plazerrra dugu, “Fans del Bocata” liburuaren bultzatzaile eta sortzaileak diren Comunicamelo eta Felix Garridorekin batera antolatzen ari garena.

Liburua argitaratu eta aurkeztu zutenetik ogitartekoaren aldeko mugimendu bat bultzatu eta sustatzen ari dira, gure gastronomian ezinbestekoa den elementu hori askotan ahaztua izan baita, beste elementu batzuren itzalean egon da beti. Mugimendu horri bat egin eta Gastrofesta Gipuzkoako Ogitartekoen I Txapelketaren antolakuntzan murgildu da. Txapelketa apirilak 22an ospatuko da Maria Cristina Hoteleko San Sebastian Fooden instalakuntzetan.

Taberna eta jatetxeei zabaldutako txapelketa bat dugu, baina parte hartzeko ezinbestekoa izango da euren sukaldaritza eskaintzan ogitartean zerbitzatzen diren kutixiei tartea eskaintzea. Taberna edo jatetxe bakoitzak ogitarteko bat aurkeztuko du txapelketara, muga 25 partehartzaileetan dago. Izena ematean interesa duen saltoki orok Fans del Bocata webgunearen baitan dagoen formularioa betez egin dezake, edota ondorengo estekan klik eginez:

Gipuzkoa Ogitartekoen I Txapelketan izena ematea

Txapelketak Kelerren babesa du, zeinek apostu garrantzitsua egin duen, besteak beste, I Keler Bokata Astea bultzatuz eta martxan jarriz. Apirilak 17tik 26ra parte hartzaile diren taberna eta jatetxeak euren ogitartekoa Keler batekin batera salduko dute 7€tan. Bokata Aste horrek elkartasun ikutua izango du, 1€ Zaporeak Proiektura bideratuko da. Proiektu horrek Etiopiako Tigray eskualdeak bizi duen elikatzeko segurtasun ezaren egoera hobetzen laguntzea du xede, besteak beste, Ostalaritza eta Gastronomia Eskola bat, kontserbera bat eta gazatndegi bat martxan jarriz.

Saltoki guztiak animatzen ditugu txapelketan izen eman eta txapelarengatik leihatzea eta publikoari Bokata Astearekin gozatu dezala. Jarraituko dugu berri ematen.

Gastrofesta ere ogitartekoen fan da!