Martxan jarriko gara oreina eta ardoa lurrin labean jarriz 125ºtara, bertan izango ditugu kozinatzen bost orduz.

Batetik, onttoak gisatzen ditugu deshidrataturiko tipularekin batera su eztian.

Bestetik, foieri ahalik eta gantz gehien kentzeko lurrin labean izango dugu 90ºtara 20 minutuz.

Bainila aparra lortzeko erabiliko dugu esne pixka bat, lecitea, azukrea eta bainila, mendia amaitzeko erabiliko dugu apar hori.

Aurkezpena:

Plater bat hartu eta erdian orein apur bat, onttoak eta foie kokatzen ditugu, gainean txokolatezko esfera baten erdia, bainila aparra eta gurutzea.

Osagaiak:

- Gisatzeko orein kilo bat
- Ardo litro bat
- Ontto zatitu kilo bat
- Foie kilo bat xerretan
- Txokolatezko esferak
- Kilo erdi tipula deshidratatua eta frijitua