Estrella Galiciak, Espainiako Oliba Olioen laguntzaz, Gourmetapa: Espainiako Gourmetentzako Tapen II Taxapelketa babesten du. Txapelketa hau, Maadrilgo Gourmet Azokaren baitan ospatuko da, datorren martxoaren 10tik, 14ra. Aurtengo bigarren edizio honetan 25 parte-hartzailek hartuko dute parte, jaso diren 150 izen-emate eskaeretatik aukeratuak izan direnak. Honek parte-hartze marka berri bat ezarri du eta hautatze-komisioari prozesua asko zaildu dio. Hauek ziren komisioak kontuan hartu beharreko ezaugarriak: orijinaltasuna, aurkezpena, erabilitako osagaiak eta fromatua.

Asko idatzi da tapen jatorria eta hauek bildu behar dituzten ezaugarrien inguruan. Osagai eta aurkezpenari buruz, gutxi dago esateko, hauek sukaldaritzarekin batera garatu, eta gaur egun, goi-mailako miniaturazko sukaldaritza bihurtu da tapen mundua. Baina tamainaren inguruan eztabaida sakona dago. Txapelketan parte-hartzeko, tapak bi mokadutan jan beharrekoak ziren. Puristenek, ezaugarri honi, behatzekin jan behar dela gehitzen diote. Tamaina handiagoa eta jateko tresneria behar izanez gero, tapa utzi eta ano bihurtzen da.

Tapa hauen lagunik onena garagardoa dugu, bere tenperatura egokian zerbitzatua, ondo zerbitzatua, aparra kontrolatuz (zotz bat eusteko gaitasuna izan behar du), kaina, jarra edo botilan hartua. Estatu mailan erlazio handia dute tapak eta garagardoak. Alemaniarekin konparatuz (1274 litro/pertsona/urte), Espainian ez da hainbesteko garagardorik edaten (68,7 litro/pertsona/urte), baina, adibidez, Frantzian eta Grezian baino garagardo gehiago edaten da. Garagardoaren inguruko datu esanguratsu bat amaitzeko: ura eta tearen ondoren, garagardoa da mundu mailan gehien edaten den hirugarren edaria.