Ez da itsasotik soilik bizi Hondarribiako gastronomia, aipamen berezia merezi dute pintxoek, eta, batez ere, Gran Soleko pintxoek, gure herriko miniaturazko sukaldaritzaren erreferentzia, bi urtean herrian bertan jokatzen den Euskal Herriko Pintxo Lehiaketako txapeldun, Gipuzkoako txapeldun ere beste bitan eta ohorezko postuak eskuratu dituena Valladoliden ospatzen den Espainiako txapelketan. Baina saririk garrantzitsuena taberna eta jatetxera gerturatzen den jende andanaren eskutik jasotzen dute, bertakoek eta bisitariek asko gozatzen dute Gran Soleko miniaturazko kutixiekin.

Gidaritzan Muñoz-Esnal familia. Bixente Muñoz eta Maria Antonia Esnal izan ziren taberna martxan jarri zutenak, hain berezia den eta hainbeste kutsu berezia duen San Pedro kalean. Han aritu ziren barraren atzean eta sukaldean jo ta fuego lekukoa emateko garaia iritsi zen arte. Momentu horretan eskatu zioten euren seme Bixente Muñozi tabernaren ardura har zezala.

Eta horrela izan zen, 2001ean hartu zuen Gran Soleko ardura Bixente uñoz, semeak. Baina tabernako eguneroko lana aurrera ateratzeko bere anai-arreba Mikel eta Nekaneren laguntza ere badu, baita bere emazte Erika Medinarena ere. Hori euren eskuetara iristen diren produktuak kutixi bihurtu eta zerbitzu bikaina eskaintzen digun lan taldea ahaztu gabe, Micaela Po, tabernako sukaldeko burua, eta taberna zein jatetxeko zerbitzarien arduradun diren David eta Nerea Arias.

Tabernan goi mailako pintxoen sukaldaritza eskaintzen digute, Bixenteren ama, amona eta izeben sukaldaritzaren oroitzapenetan oinarritzen diren pintxoak dira, antzinako zapore eta produktuek protagonista dituztenak, baina horiei guztiei Bixentek prisma berri bat ematen die, sukaldaritzaren munduan osatutako ibilbidean ikasitako ñabardura eta teknikak gehituz. Gauza desberdinak eskaintzen saiatzen dira, beste tokietan aurkituko ez direnak, baina beti ere maitasun eta mimo handiz prestatuak.

Alde batetik barrako pintxoak ditugu, kolore, zapore eta olorez barra non pintxorik tradizionalenak aurkituko ditugu, hala nola, alberjinia hostopila, txanpinoi kremaz beteriko vol au venta edota ogitarteko txikiak.

Beste aldetik, momentuan egin eta sukaldetik zuzenean ateratzen diren pintxoak ditugu, horien artean aipagarrienak: “Jaizkibel”, sortu eta prestatu zuten lehen pintxo modernoa, gazta mousseaz beteriko txanpinoia urdaiazpiko iberiko eta all i oliarekin; bakailao ketuko tosta foie, pikilo piper eta munduko saltsarekin; arrautz urreztatua artzai apurrak, txipiroi eta hegazti saldarekin; eta foiez beteriko txipiroia.

Baina Gran Solek badu ere jatetxea, non etxeko sukaldaritza “jantzi” bat eskaintzen diguten, ikutu bereziak dituena, desberdinak, gure eetxean egongo bagina beza sentiarazten gaituena, baina etxe gutxiren esku dauden teknika eta produktuak erabiliz.

Jatetxeko kartan murgilduta, sarrerakoen artean, aipagarrienak ditugu salteaturiko lekak txipiroi frijitu eta porrusalda krematsuarekin, labean eginiko tipula tarta tigre otarrainxka eta gazta zuku krematsuarekin, eta berreraikitako patata eta bakailao tortila.

Arrainei dagokionean eskaintzen dizkiguten platerren artean ditugu tenperatura baxuan konfitaturiko bakailaoa panadera patata ohe, piperrada eta morroi saltsarekin; eta legatza plantxan florentina ziazerba eta barazki kremarekin. Haragi-platerren artean, aldiz, euren proposamenak dira bere saltsarekin glaseaturiko txerri masailak eta entrekota patata eta pikilo piperrekin.

Sukaldaritza onari eginiko omenaldi honi amaiera ezin hobea emateko zer hobe etxean eginiko azkenburuko bat baino, horien artean, pantxineta, gazta tarta gaileta eta marrubi mermeladarekin eta eguneratutako torrada.

Bere pintxoekin gozatzeko, edo jatetxean eseritzeko, edo bere pintxoak dastatu eta gero jatetxean eseritzeko, ez ezazue Gran Sol bisitatzeko aukera galdu, gastronomia onaren zerua urtetan argitzen jarraituko duen taberna. On egin!

Izena: Gran Sol

Helbidea: San Pedro Kalea 63 (Hondarribia)

Telefonoa: 943647075

Jantokia: Bat 35 pertsonentzat

Itxi: Taberna: astelehena / Jatetxea: igande gaua eta astelehena

Salneurria: Karta 30-35€ / Eguneko menua 14,30€ / Asteburuko menua 26€