Donostia Egunaren aitzakiarekin, Gros auzoko Gure Etxea taberna bisitatu dugu. Bertan, San Sebastian bezpera, urtarrilaren 19a, modu berezian bizi dute, hain garrantzitsua den egun hau ospatzeko menu bikain bat eskaintzen digutelarik. 40€ren truke honako menua prestatuko dute: iberiko sorta; gula eta txipiroi entsalada epela; bakailao marinatua, tipula konfitatuarekin; azpizuna ontto saltsarekin; etxeko kopa; kafea eta kaba kopa. Hori guztia, ohitura den legez, danbor eta barril hotsez lagunduta. Informazio gehiago edo erreserba egin nahi izanez gero deitu Gure Etxea tabernara.

Donostiako taberna honek, 34 urte daramatza Groseko anbulategiko sarrera zaintzen, ondorengo urtarrilak 18an beteko dituztenak. Pedro Barra eta Antonia Pelaezek zabaldu zituzten Gure Etxeako ateak, 1980. urtean. Gaur egun Juan eta Javi, euren semeak, dira tabernaren zuzendaritza daramatzatenak.

Gure Etxean, etxeko sukaldaritza bikain batekin gozatu dezakegu, gure ama eta amonek hainbeste mimorekin egin dutena urteetan zehar, eta Javik Antoniarengandik ondo ikasi duena. Euskal sukaldaritza tradizional bat, non protagonista nagusienak pintxoak eta sukaldaritza informala diren, plater nahasi eta entsalada eskaintza zabal batekin. Sukaldetik ateratzen den guztia, etxean egina dago, masa guztiak barne.

Tabernak goizeko zazpietan irekitzen du. Egunari ahalik eta hasierarik onena emateko, gosari bikain bat hartu dezakegu, kafea, zukua eta sandwich mixtoa dituena adibidez. Goizean zehar, hamaiketakoaren orduan, edo arratsaldean, askari orduan, pintxo sorta ederrarekin gozatu dezakegu. Alde batetik, pintxo historikoak ditugu, kartatik kendu ezin direnak, non 34 urte daramatzaten, ganba, kalamarrak, haragi-bola, tortila desberdinak, hegaluzea eta tomatea beteriko piper gorriak edo kroketak, oraindik Antoniak egiten dituena. Gutizi guzti hauei, Javik azkeneko urteetan gehitutakoa ditugu, bakailao marinatua tipula konfitatuarekin, urdaiazpiko eta bechamelarekin beteriko perretxikoak, york urdaiazpiko eta gazta dituen ganba eta hiru gazten tartaleta.

Bazkaltzeko orduan plater nahasietako edozein aukeratu dezakegu, besteak beste, merlenka, patatak eta entsalada dituena; eskalopea, patata eta kroketekin; edo kalamarrak, oilasko eskalopea, patatak eta entsalada dituena. Azpimarratzekoa da patatak etxean eta zartaginean eginikoak direla.

Beste alde batetik, entsaladekiko apostua egin dezakegu: entsalada berezia, patata, york urdaiazpikoa, gazta, azenarioa, artoa, tipula, tomate eta albahaka olioarekin; pasta, oilasko eta perretxiko entsalada epela; edo gula eta txipiroi entsalada epela. Hauetaz gain, pasta platerretako edozein jan dezakegu, besteak beste, urdaiazpiko eta perretxiko edo ganbak dituen salteaturiko pasta, edo rokefort, karbonara edo boloñesa saltsarekin lagundutakoa.

Azkenik, eskaintzen dizkiguten edozein otarteko aukeratu dezakegu, denak baitira bikainak, baina batzuk aipatzekotan: hirugiharra, gazta, piper berdea eta perretxikoak; mixto bejetala; edota tortila desberdinak, adibidez, roquefort gazta, ganba, perretxiko edo urdaiazpikoarekin. Baina bestela, beti izango dugu Cubano bezalako sandwich bikainak dastatzeko aukera.

Gastronomia esperientzia bikainari amaiera ezinhobea emango diogu Izar Gozotegiko edozein azkenburuko aukeratuta, besteak beste, arroz-pastela, sagar-tarta edo etxeko bizkotxoa. Ezin ahaztu ere goizean goizetik gosaltzeko aurkituko ditugun gozotegi berdineko opilak.

Etxean bezala sentituko gara Gure Etxea tabernan. On egin!

Izena: Bar Gure Etxea

Helbidea: Secundino Esnaola 50 (Donostia)

Telefonoa: 943281998

Jantokia: 1 24 pertsonentzat

Itxi: Larunbat gaua eta igandea

Salneurria: Eguneko menua 10€ / Karta 10€