Gurutze Berri: ehiza sukaldaritza

Oiartzun eta Irun batzen dituen errepidean, bide erdian gutxi gorabehera, topatuko dugu Gurutze Berri hotel-jatetxea, gure sukaldaritzaren historia bizie eta ehiza sukaldaritza gustoko duen guztientzako erreferentzia.

1969. urtean zabaldu zituen ateak hotel-jatetxe honek Xabier Zapirain eta Maria Luisa Ruizen eskutik. 46 urte daramatzate lanean eta euren sukaldaritzarekin paraje pribilejiatu horietara bertaratzen diren guztiak gozatuarazten. Gure sukaldaritzaren erreferentzia izan zen eta da, Xabier Euskal Sukaldaritza Berriaren bultzatzaileetako bat izan zen eta gure sukaldaritza ezagun eta goraipatua izan zedin lagundu zuen beste 12 txef gipuzkoarrekin batera.

Egun euren seme Xabier eta Gorka Zapirain dira jatetxearen ardura daramatenak, bere gurasoen babespean. Txikitatik ezagutu dute bi anaiek gertutik ostalaritzaren mundua, egunerokotasunean ahal zuten heinean laguntzen zuten. Etxek sukaldetik, Xabier Biarritzeko sukaldaritza eskolara joan zen eta bi urtean lanean egon ostean 1994ean itzuli zen Gurutze Berrira Xabier eta Maria Luisa laguntzeko eta pixkanaka-pixkanaka, bere anaiarekin batera, ardura hartzen joateko.

Hotel-jatetxe oiartzuarraren aderdi indartsuenetako bat berre ehizako sukaldaritza dugu. Urriak 1 eta urtarrilak 6 bitartean ehiza platerren eskaintza zoragarri bat izaten dute, sukaldaritza mota honen zaletu guztien gozamenerako. Dena duela 40 urte hasi zen, Xabier aitak gisa honetako platerrak eskaintzen hasi zenean, Gipuzkoan aitzindari izanik, non erreferentzia nagusi bihurtu den. 42€-tan ehizako dastatze menua eskaintzen digute, kafea eta ardoa barne eta non ondorengo platerrak dastatuko ditugun: basurde terrina, eper entsalada foierekin, ehiztari arroza, uso salmia eta torrada arrozesne izozkiarekin, hori da hori omenaldia.

Baina ehiza sukaldaritzaren eskaintza guztia ez da dastatze menura mugatzen, kartan ere ehiza platerrak eskaintzen dikigute, besteak beste, erbi txuletilak bere saltsan, erbi solomoa Gran Cazador estilora, Camberland orein medailoiak, eperra kazadora erara eta erbi cilveta. Horrelako platerren zaletu sutsua bazara ez dakit zeren zain zauden Gurutze Berrira joateko.

Baina betiko euskal sukaldaritza bikain bat dastatzeko aukera ere izango dugu Gurutze Berrin, hainbeste sabel bete eta gozatuarazi dituzten gure sukaldaritzaren errezeta historikoei fidel izaten jarraitzen dute, denboraldiko produktu bikainekin prestatuak.

Sarrerako platerren artean aurkituko ditugu onttoak labean, etxean eginiko foie terrina edo arkume molleja eta onttoekin beteriko piperrak.

Arrainen artean azpimarratzekoak dira kokotxak pil-pilean, zatituriko txipiroiak arroz txuriarekin, mihiarrain Menier eran edo langostinoak curry eta pasta freskoarekin. Haragi platerrei dagokionean aipagarrienak Moussak egipziar erara (alberjinia eta arkume platerra), foie sagarrarekin eta tripakiak txefaren estilora, Xabierrengandik, aitarengandik, ikasitako errezeta, zeinak oraindik ere prestaketan laguntzen duen eta guztiz gomendagarriak dira horrelako platerrak gustatzen zaizkionarentzat.

Amaitzeko etxean eginiko azkenburuko eder sorta, horien artean, trufaturiko txokolatezko pasteltxoak, hur moussea, txokolatezko soufflea gozoki izozkiarekin, sagar tarta fina menda sorbetearekin eta torrada arrozesne izozkiarekin.

Gurutze Berrik espazio handia du edozein ospakizun bertan egiteko aproposa bihurtzen dutenak, hala nola, ezkontzak, bataioak, jaunartzeak edota beste edozein ospakizun. Gainera 36 logela ere baditu atseden hartzeko leku aproposa bilakatzen dutena.

Gurutze Berriko sukaldaritza ere Oiartzun erdialdean topatuko dugu, Etxe-Zahar jatetxean (943493236), non txuleta eta bakailao tortila diren berezitasun nagusienak.

Ehiza sukaldaritza edo betiko sukaldaritzarekin gozatzeko dela, gerturatu zaitezte Gurutze Berrira, gure sukaldaritzaren historia bizia. On egin!

Izena: Hotel Restaurante Gurutze Berri

Helbidea: Bizardia Plaza 7 (Oiartzun)

Telefonoa: 943490625

Itxi: igande gaua eta astelehena

Jantokia: Bat 200 pertsonentzat

Salneurria: Karta 35-40€ / Ehiza dastatze menua 42€