Hegaluzearen marinada prestatzen dugu laranja zuku, lima, soja saltsa, ezti eta gatz apur batekin. Ontzi batean hegaluze xerra kokatzen dugu eta nahasketa gehitzen diogu. Kaleko tenperaturan uzten dugu ordubetez 15 minuturo buelta emanez baldin eta marinadak ez badu hegaluzea guztiz estaltzen.

Arroza egosten dugu gatza eta ur askorekin, hoztu eta hozkailuan gordetzen dugu.

Tomate eta aguakate entsalada prestatzen dugu. Tomateak zuritu eta dadoetan mozten ditugu, gauza bera egiten dugu aguakatearekin eta bol batean gordetzen dugu entsalada aguakatearen hezurrareki batera oxidatu ez dadin.

Hegaluzea marinatua dugunean plantxan markatuko dugu alde guztietatik eta zentimetro erdiko tamaina duten xerretan mozten dugu.

Aurrez ondutako tomate entsalada jartzen dugu platerrean, aurretik marinadarekin nahasturiko arroza eta zatituriko hegaluze xerra. Maldon gatz apur batekin amaitzen dugu.

Osagaiak (4 pertsona):

- 700 gr hegaluze xerra
- Laranja bat
- 2 lima
- Soja saltsa
- Ezti goilarakada bat
- 2 tomate
- Aguakate bat
- 100 gr arroz