Hegaluzea, tipula, tomatea eta piparrak

Tipula su eztian egiten dugu, ondo karamelizatua dagoela ikusi arte.

Piparrak frijitzen ditugu eta Maldon gatzarekin gatzatzen ditugu.

Tomatea xerratan moztu eta plantxan egiten ditugu, denbora laburrez.

Hegaluzea zati handietan moztu, azpizuna izango balitz bezala. Plantxan egiten dugu, bakoitzak nahi duen puntua hartzen duen arte.

Aurkezpena:

- Platerean, típula-ohe bat prestatzen dugu, horren gainean hegaluzea kokatu eta alde batean tomatea. Piparrak, hegaluzearen gainean kokatzen ditugu.

Osagaiak: 4 pertsona

- 800gr hegaluzea/hegalabur

- 4 tipula

- 2 tomate ertain

- Piparrak