Hoy Hay: Euskal Janari Naturala

Jendea badoa pixkanaka pixkanaka eguneroko bizitzaren erritmoa berreskuratzen, ordutegiek finkatutako errutina horri martxa hartzen. Horiei aurre egiteko guk gastronomia proposamen berritzaile batekin gatoz gaur. Sukaldean sartu eta jaki goxoak prestatzeko denbora askorik ez duzuen horiei guztiei zuzendua, denok gozatu dezazuen euskal sukaldaritza on, osasuntsu eta %100ean natural batekin.

Proposamen berritzaile hori Easo Kalean aurkitzen dugu, Donostiako erdigunean, “Hoy Hay Basque Natural Food” izendapean. Bokado taldearen eskutik datorkigun kontzeptu berri bat dugu, Madril eta Bartzelonan martxan dagoena. Guztiaren buru Bokadoko Jesus eta Mikel Santamaria eta Jose Mari Pikabea, zeintzuei Esteban Elola batu zaien Gipuzkoako hiriburuan lehen urratsak eman dituen proiektu potente horri aurre egiteko.

Dendaren arduraduna dugu Sira Plana, baina eguneroko lanari aurre egiteko Virginia Izurieta eta Raquel Olaizolaren laguntza du. Denda berezia da, mimoz diseinatua, detaile guztiak kontuan hartuta. Diseinuaren ardura izan du TGA+Asociados estudioak, Txema Garcia Amiano buru dagela.

“Hoy Hay Basque Natural Food” bere sukaldaritza, produktu eta platerrekin gozatzeko hiru auker aeskaintzen dizkigu. Etxean eginiko platerrak dira, euskal sustraiak dituztenak, eta bere izenak dioen bezala janari euskalduna eta naturala da. Sukaldaritza osasuntsua, produktuek dute protagonismoa eta diferentzia markatzea bilatzen du kontzeptu berritzaile honekin.

Lehenengoa, Easo kalean dagoen dendaraino gerturatu, apaletan murgildu eta hainbeste plater goxoren artean aukeratu beharrari aurre egitea (hainbeste euskal errezeta goxo daude gordeta plastikozko edukiontzietan!). Behin bazkalduko dugunaren erabakia hartuta, janaria bertan berotu eta dastatzeko aukera daukagu.

Bigarrena, ahora eramango ditugun kutixien aukeraketa eginda, dena poltsa batean sartu, eta etxera eramatea, gure etxeak ematen digun goxotasun eta lasaitasunarekin gozatzeko euskal sukaldaritza bikain batekin.

Hrugarren eta azken aukera eskaera www.hoyhay.es webgunearen bitartez egitea da. Aukera da urriaren 1tik dago zabalik eta enpresa, bulego, jende edadetu, denboraz justu dabilen jendea eta kalitatezko sukaldaritza osasuntsu batekin gozatu nahi baina kozinatzeko denborarik ez duten horiei guztiei dago zuzendua. Webgunean aste osoko edo egun bakarreko menua aukeratu eta Hos Hay-ko taldeak zauden lekura eramango dizu.

Baina bada eskaintzen diguten platerrei buruz hitz egiten hasteko ordua. Gauzak horrela, lehenengo platerren artean ditugu pasta, arroz, dilista, mixta edo hegaluzea eta piper erre entsalada. Makarroiak tomatea eta txorizoarekin edo bolinesa erara, spaghettiak karbonara erara, haragi lasaina, edo 30 segundutan prestaturiko pasta freskoa nahi dugun saltsarekin lagundu dezakeguna.

Bigarren platerrei dagokionez aipagarrienak eta etxeko izarrak almandrogilak dita, tomatea eta piperrekin, haragi saltsarekin edo jardinera saltsarekin aurkezten dizkigutenak. Almandrogilekin batera kutixi bikainak, besteak beste, txahal masail gisatuak, legatza saltsa berdean, txipiroiak tintan edo bakailaoa bizkaitar erara.

Amaitzeko azkenburuko sorta ederra, hala nola: etxean eginiko yogurta; kremak gazta eta mugurdia, ygurra eta mango, hiru txokolate edo kafearena; edo betikoak, natilak, arrozesnea eta mamia. Horietaz gain, fruta pieza bat edo prestaturiko fruta zatitua, sandia eta meloia besteak beste, jan ditzakegu.

Baina “Hoy Hay Basque Natural Food”-en sandwich (karramarro, oilasko, kebab, mixto, etab.) eta ogitarteko (patata tortila, solomoa gaztarekin) aukera zabal batekin gozatzeko aukera ere izango duzu.

Kontzeptu berriztatzailea, proposamen berria, baina euskal sukaldaritza on, natural eta produktuk protagonismoa duten batengatik apostu eginda. Gaur bazkaltzeko euskal janari naturala. On egin!

Izena: Hoy Hay Basque Natural Food

Helbidea: Easo 8 (Donostia)

Telefonoa: 943434636

Ordutegia: Astelehenetik larunbatera 9tatik 21tara / Igandeak 9tatik 17ra

Salneurria: Gosaria 2,60€ / Menu osoa 8,80€ / Platerrak 2€-tik 9€-ra