Idiazabal rissottoa eta urdaiazpiko hautsa

Tipula oso zati txikitan txikitu eta oliotan jarri. Behin prest daukagula, arroza gehitu eta lehenengo puntua ematen diogu.

Behin lehenengo puntua emanda, ura edo salda gehitzen hasten gara kazoz kazo, gutxinaka-gutxinaka. Ura edo salda urritzen utzi eta maiz mugitzen dugu arroza. Ura edo salda urritu dela ikustean, beste kazokada bat gehiago gehitzen diogu, prozedura berdina jarraitzen dugularik arroza prest dagoen arte. (20-30 minutu)

Arroza bere punttuan egoteko gutxi falta zaiola ikustean (1-2 minutu) Idiazabal gazta xehetua eta gurin apurra gehitzen dizkiogu.

Osagai guztiak ondo nahastu, eta aurkeztera goazenean, urdaiazpiko hautsa bota gainetik.

Urdaiazpiko hautserako:

Urdaiazpiko xerrak plater batean jarri eta mikrouhingarrian sartzen ditugu, potentzia baxuan 5-6 minutuz edukiz bertan, likido guztia galde eta kurruskaria geratu dela ikusi arte. Behin prest, xehetu egiten dugu.

Osagaiak (4 pertsonentzat):

- 350gr carnaroli edo arborio arroza

- Tipula bat

- Idiazabal gazta kuina bat

- Gurin apur bat

- Ura edo barazki/haragi salda

- 4 urdaiazpiko xerra