Gaur goizean aurkeztu dute III Keler Pintxo Weeka, Donostiako Gros auzoan kokatua dagoen Kelerren egoitzan (Ramon Maria Lili kalea. Bertan bildu dira antolatzaile eta parte hartzaileak. Ekimen gastronomiko honek pintxoen sukaldaritza du ardatz, gure hiri honetako sukaldaritzaren ikur nagusienetako bat.

III Keler Pintxo Week pintxoa eta bertako Keler garagardoa protagonista dituen ekintza gastronomiko bat dugu. Ezkontza bikain baten aurrean gaude: Donostiako pintxo onenak Kelerren laguntzarekin, bazkari mota hauetarako aproposa, hamaiketakorako, meriendarako edo afarirako.

Bi edizio arrakastatsuren ondoren, Keler Pintxo Week egonkortu egin da udako ekintza gastronomiko gisa. Ekimenean parte hartzen dute Gros, Antiguo, Erdigunea eta Alde Zaharreko 31 tabernek. Guztiek eskainiko dute menu berezi bat III Keler Pintxo Week honetan: tabernako lau pintxorik esanguratsuenak eta bi Keler garagardo, hori guztia 10 €tan.

Festa gastronomiko eta herritarra da, euskal sukaldaritza zabaltzeko aste bat da, Nueva York, Londres, Madril edo Bartzelonan antolatzen diren jatetxeen asteen bide beretik doana.

Parte-hartzaileek, publikoak, ez dituzte soilik III Keler Pintxo Week honetan aurkeztu diren pintxoak dastatzeko aukera izango, horretaz gain, pintxo sorta onena aukeratuko dute. Taberna bakoitzean, bozkatze papera eskatu eta 1 eta 5 bitarteko puntuazioa eman diezaiokete euren pintxo gustokoenari. Bozkatzen dutenen artean, Arzak jatetxean bi pertsonentzako afaria zozketatuko da.

Zure III Keler Pintxo Weekeko ibilbidea prestatzeko aukera izango duzu edozein mugikorretan jaitsi daitekeen APP-ari esker. Horrela, mugikorretik kontsultatuko dituzu ekimenean parte hartzen duten tabernak eta eskaintzen dituzten pintxoak, beti ere eskaintza bereziaren baitan. Gainera, III Keler Pintxo Weeka sare sozialetan ere biziko da, Twitter, Facebook eta Pinterest bitartez. III Keler Pintxo Weekeko argazkiak Gastronosferan jartzen dituztenen artean, Samsung tablet bat zozketatuko da.

Parte-hartzen duten 31 tabernak honako hauek dira:

- Café-Bar Ur Gain
- Café Lagunak
- Cervecería Duit
- Kalaberri
- Trikuharri
- Café de la Concha
- Iombi
- Kata 4
- Mesón Martín
- Rojo & Negro
- Alustiza
- Amazonas
- Bar-Restaurante Zazpi
- Bodega Donostiarra
- Café Kursaal
- Pagadi Taberna
- Ramuntxo Berri
- Bar Ricardo
- El Txoko de Ramiro
- Viura
- Ama-Lur
- Astelena 1960
- Bar Juantxo
- Bar-Restaurante Gandarias
- Bar-Restaurante Jose Mari
- Danena Taberna
- Bokado San Telmo
- Bar Sport
- Irrintz
- Restaurante Txuleta
- Ubarrechena

Orain egin beharrekoa, aplikazioa bilatu, zuen mugikorretara jaitsi eta gozatu III Keler Pintxo Weekeko pintxoekin. On egin!