35 urte daramatza bere ateak zabalik Oiartzungo Intxixu Jatetxeak, 35 urte bere bezeroak zaintzen Ugaldetxo auzoann, Karla Lekuona futbol zelaiaren alboan, bezeroak euren familiako kide izango balira bezala zaintzen, gauza bat argi badago, hori, Intxixun etxean bezala sentiaraziko zaituztela da, bai zerbitzuarekin zein bertako sukaldean prestatzen dituzten jaki goxoekin.

Joxe, Segundo eta Javier Oiarbide, Manuel Oiartzabalekin batera izan ziren jatetxe hori martxan jarri zutenak, 80. hamarkada inguruan. Egun Gurutze Dorronsoro eta Luis Miera dira barkuaren gidaritza daramatenak, bere sukaldera iristen diren produktu freskoekin plater bikainak prestatzen dituen bikotea. Gurutze eta Luisek zazpi urte daramazkite Oiartzungo jatetxe hori zuzentzen, elkarrekin Madrilen eta Santanderren lan egin ostean.

Etxeko jakiak, bizi osoan jandakoak, baina mimo eta karino askorekin prestatua, eguneko produktu freskoekin, zure etxeko sukaldean egongo bazina bezala sentiarazten zaituztenak, zure amona, izeba edo amaren sukaldaritzare oroitzapenak ekarriko dizkizutenak, non guztiaren gainetik lehengaien kalitate bikaina nabarmentzen den. Beraien helburua bezeroa gustora egotea da eta bazkari edo afaria “familian” gozatu dezala, bikain betetzen duten helburua, bezeroen joan etorria ikusi besterik ez dago. Zerbitzuak eroso egoten lagunduko zaitu, beste gehigarri bat Intxixura gerturatzeko.

Astean zehar eguneko menua eskaintzen dute 9,50€-tan, egunero aldatzen dute menu hori eta bertan produktu freskoekin prestaturiko platerrak eskaintzen dizkigute, batez ere, arraina, eguneko menuko berezitasun nagusienetakoa. Eguneko menu zabala, zer jan aukeratzea kostatzen zaizun horietarikoa, atentzioa jarri eta erne egon behar duzun horietariko zerbitzariak kantatzen dizun kutixirik galdu ez dezazun.

Bertan egon ginenean lehen platerretan honakoak eskaini zizkiguten: hiru entsalada, nahasia, tomatea tipulina, eta hegaluzearekin eta otarrainxkena; denboraldiko barazkien menestra; patatak errioxar eran; dilistak; eta pasta ontto saltsa eta oilaskoaren plater berezi bezain goxoa.

Bigarren platerren artean zituzten legatza, legatz kogotea, antxoak, oilarra, dorada eta izokina, hori arrainen artean, haragietan, aldiz, xerram entrekota, saiheskia, oilaskoa eta san jakoboa.

Amaitzeko etxeko azkenburuko sorta gozo, eder eta bikaina, hala nola, arrozesnea, flana, greziar yogurta, txokolatezko kopa, pina naturala eta krema katalana zoragarria, gerturatuz gero dastatze gomendatzen dudana.

Asteburuetan menu berezia eskaintzen dute, hiru sarrerako finko dituena eta bigarrena zein azkenburukoa aukeran. Eredu bezala hemen duzue guk bisitatu aurreko asteburuan eskaini zuten menua: sarrerakoetan foie terrina, txipiroi entsalada eta ontto hostorea; aukeratzeko entrekota patatekin, legatza txangurroz betea eta zapoa txirlekin; eta azkenburuko gisa flana arrozesne kremarekin, krema katalana eta imoi sorbetea.

Etxeko sukaldaritza eta familia tratua dira Intxixu Jatetxearen berezitasun eta ezaugarri nagusienak, baina bikain bazkaldu eta etxean sentitzeaz gain poltsiko guztientzako eskuragarri bada, zer gehiago eskatu dezakegu! On egin!

Izena: Intxixu Jatetxea

Helbidea: Iurrita Bidea 10 (Oiartzun)

Telefonoa: 943491100

Jantokia: Bat 60 pertsonentzat

Itxi: Astelehena

Salneurria: Karta 25-30€ / Eguneko menua 9,50€ / Asteburuko menua 21,50€