Ipintza Sagardotegia: kalitatezko txotx-a

Aste honetan, txotx denboraldiaren irekiera dela eta, Astigarragan aurki ditzakegun hainbat sagardotegietatik bat bisitatu dugu, herrigunetik 200m eskasera, kiroldegiaren ondoan, dagoena: Ipintza Sagardotegia.

Ipintza Baserrian kokaua, sagardoegi honek bere ateak 2011. urtean zabaldu zituen. Gaur egun Agin Laburu da familiaren ordezkaria, baina bere ama, Eli, bere arrebak, Irati eta Maialen, eta bere bikotearen, Amagoia Insausti, laguntza du sagardotegia aurrera ateratzeko orduan. Guztien artean lortzen dute Ipintzan sagardotegi esperientzia bikain bat izan dezagun.

Sagardotegi denboraldiak irauten duen hilabeteetan zehar, urtarriletik maiatzera, sukldaritza bikain bat dastatzeko aukera izango dugu, non sukaldetik ateratzn diren platerren kalitatea azpimarratu beharko genukeen, plater hauen kalitatea baita Ipintza Sagardotegiaren aposturik argiena. Alde batetik ohiko sagardotegi menuaz gozatu dezakegu: bakailao-tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta parrilan eta gazta, irasagarra eta intxaurrak. Beste alde batetik, asteazn zehar, sagardotegi menua xumeago (bakailao frijiturik gabe) bat hartu dezakegu 20€ren truke.

Sagardotegi menuaren barruan ez dagoen beste platerren bat dastatu nahi dugula? Ez kezkatu, ohikoez gain, ontto-nahaskia, bakailaoa saltsan, txekor-saiheskia parrrilan edo gazta-tarta edo arrozesnea bezalako etxeko postreak dasta ditzakegu.

Baina sagardotegi denboraldia amaitzearekin batera Ipintza Sagardotegiak ez ditu bere ateak ixten eta bere euskal sukaldaritza tradizional bikainaz gozatzen jarraitzeko aukera ematen digu, sagardotegi menuko platerretan erakusten duten maila mantenduz eta non protagonista nagusienetako bat denboraldiko produktuak diren.

Maiatzetik urtarrila bitarte eskaintzen dizkiguten platerrak aztertzen jarriz gero, sarrerakoetan ditugu: bakailao entsalada epela; etxeko kroketak, nahiz eta normalean urdaiazpikoak izan, egunaren arabera odolki edo gazta eta intxaur kroketak ere dasta ditzakegu; eta Goizuetako ontto-nahaskia.

Arrainei dagokionez, protagonista eta plater garrantzitsuenetako bat, txipiroiak parrilan dugu, bikainak; baina honetaz gain baditugu ere bakailaoa, saltsan, frijitua edo bizkaitar eran dasta dezakeguna; legatza parrilan; eta merkatuak eskaintzen duen beste arrainetako edozein, beti ere aurrez eskatuz gero.

Haragiari dagokionez, txuleta, txekor edo txerri saiheskia eta arkumea edo txerrikumea eskaintzen dizkigute, azkeneko biak aurrez eskatu behar direlarik.

Azkenik, txokolatezko-tarta, pudina edo mamia bezalako, etxeko postreetako edozein dastatuta amaiera ezinhobea emango diogu bazkariari,

Guzti honetaz gain, uda eta udazkenean aldatzen doazen menua ematen digute aukera. Bertan, denboraldiko produktuekin prestaturiko platerrak dastatzeaz gain, sei sagardotegi desberdinetako sagardoa edateko aukera izango dugu, bertakoa barne noski. Guzti hori 12€ren trukean. Ez dugu ahaztu behar, zer nolako plazerra den udako menuaz Ipintza Sagardotegiko terrazan gozatu ahal izatea, guztiz gomendagarria.

Sagardotegi denboraldia Ipintza Sagardotegian hasten dugu, baina bere sukaldaritzaz gozatzera gerturatuko gara behin denboraldia amaituta, pena merezi du eta. Eztarriak prestatu eta egin dezagun oihu: Txoooootx!

Izena: Ipintza Sagardotegia

Helbidea: Santio Zaharra 12, Ipintza baserria (Astigarraga)

Telefonoa: 688811724

Jantokia: 1 120 pertsonentzat / Terraza 20 pertsonentzat (udan)

Itxi: astelehena eta asteartea

Salneurria: Sagardotegi menua 27-30€ / Karta 25€