Andaluziako mediterraneo itsasoaren kostaldean ikusi ditugu, batez ere, Malagan, hondartzetan banatuta aurkitzen ditugun txiringitoetan; horretaz gain, telebistak ere bere butzada eman dio “La Que se Avecina” telesailean agertu baitzen. Espetoei buruz ari gara hitz egiten, malagar sukaldaritzako plater tradizionaletako bat. Errezeta hauen bitartez, arrainak, kañaberetan kokatzen dira, jarraian parrilan erretzeko.

Orain ez da beharrezkoa hainbeste kilometro ibiltzea sukaldaritza mota honekin gozatzeko. Felix Garrido sukaldaria espetoak prestatzen hasiko da gaurtik aurrera Alegiko Route 33 Gourmet jatetxea, ez kostaldean, baizik eta, bertatik 20 kilometrotara. Horretarako Hondarribiatik ekarritako txalupa berezi bat prestatu dute, aurrez altzairu herdoilgaitzarekin babestu dena sugarren tenperatura altuak jasateko gai izan dadin. Felixek aipatzen du, “lagun bati eskatu nion txalupa bat eskuratzeko, bilatzen ibili ostean Hondarribian aurkitu genuen. Margotu, beharretara egokitu eta prest dago jada espetoak giten hasteko”.

Espeto menua

Hainbat proben ondoren asteburu honetan jarriko da martxan espetada. Gaurtik aurrera eta soili asteburutan, denboraldiko produktuekin prestaturiko espetoak dastatzeko aukera izango da. Menu berezi bat sortu dute, erantzuna bikaina izaten ari baita jendearen artean, asteburuei begira jendea hasi da jada erreserbak egiten.

Menua honako hau dugu: txorizoa, orburua hirugiharrarekin, txipiroiak, arraitxikiak, baserriko oilaskoa eta azkenburuko gisa pina-espetoa. Hau guztia 18€-ren truke, edaria sartu gabe.

Espetoaren teknika

Espetada edo espetoaren bitartez, hainbat arrain eta barazki, zotzetan jarri eta parrilan erretzen dira. Batzutan, txorizo edo txahal-haragi zatiak tartekatzen dira. Kostako hainbat gunetan posible da espetoak kalean bertan ikustea; oso ezaguna da sardinen espetoa. Espetoak egiteko kañabera natural zatiak edo metalezko kañaberak erabiltzen dira.