Ogi txigortu laukizuzen bat hartu eta izkinetan marrubiak eta tomatea jartzen ditugu. Erdigunea tipulin eta rukularekin betetzen dugu. “Berdearen” gainean xehatutako olagarroa jarri eta ogi txigortuaren erdian bieira. Pintxoa amaitzeko xehatutako legatzarekin estaltzen dugu.

Aurkezpena:

Pintxoa aurkezteko, euskarri baten gainean jarriko dugu, edalontzi edo kristalezko kanpai batekin estali eta haritz keareki ketzen dugu.

Osagaiak:

• Marinatutako eta xehatutako legatza
• Marrubiak
• Xehatutako tomate naturala
• Xehatutako tipulina eta rukula
• Egosi eta xehatutako olagarroa
• Oliotan marinaturiko bieirak

Yosune Menéndezen (Erkiaga/Vitoria-Gasteiz) errezeta

Eva Pascualen argazkia