Lehenik eta behin, muskuiluak, otarrainxka zurituak eta zapo isatsa egosten ditugu, bakoitza kazola batean.

Beste alde batetik mahonesa bat prestatzen dugu. Horri brandia, laranja zukua eta tomate saltsa gehitzen dizkiogu. Emaitza gisa lortuko dugu saltsa arrosa zoragarri bat.

Behin itsaskiak eta arraina egosiak ditugula, muskuiluak, otarrainxkak eta zapoa zm bateko zabalera duten dadotan moztu.

Jarraian, tipulina eta tomatea moztu eta muskuilu, otarrainxka eta zapoarekin nahastu. Behin osagai guztiak nahastuak ditugula ondu gatza, olioa eta limoi zukuarekin.

Aurkezteko, letxuga juliana eran moztu eta salpikoia gainean jarri. Amaitzeko, gainetiko bota tipulin xehatua.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

- Kilo erdi muskuilu azalik gabe
- 16 otarrainxka eta zapo isatsa
- Tomate heldu bat
- Tipulin bat
- Arrautz bat
- Tomate saltsa
- Brandia
- Laranja zukua
- Ekilore olioa
- Gatza
- Letxuga