Izadi Upategia ardo-gorrien munduan murgildu da Larrosa bere ardo berriarekin. Ardo bakar honetarako %100 garnacha mahatsa erabili dute, ia 790 metrotara landatuta dauden mahasti zaharretan, hau dugu Errioxa Jatorrizko Izendapenean mahastirik altuenetariko bat.

Lehenengo urte honetan soilik 18.901 botilako edizio mugatua egin dute, merkatura otsailaren 14ean atera zutena, San Balentin eguna, egutegiko egun arrosenetariko bat.

Izadi Larrosa 15 kg-ko kaxa txikitan eskuz bildu da. Ardoa egiteko lehenenego muztioa erabili dute, grabitatearen bitartez lorturiko lehenengo odoluste leunaren ondoren. Horren bitartez ardo gorri loredun, freskoa eta aromatikoa lortzen da, kolore dotore eta fin batekin.

Dastatzean, Izadiren ardo gorri berriak kolore arrosa argia du, lore eta fruitu fresko usainak ditu. Ahoan gozoa da, ahotik oso paso delikatua du.

Izadi Larrosa Izadiren gainontzeko ardoei batzen zaie, gazte eta freskoenaren gisa. Diseinu erakargarri eta dotorea, udaberriko sarrerako hotzetarako, pastarako eta arrozerako aproposa.

PVP: 5,95€