Izokin eta antxoa tosta

Ogia xerretan moztu eta txigortu. Txigorkian pikillo piper saltsa zabaldu, gainean izokin ketu xerra bat, antxoak eta izkira pare bat jarriko dizkiogu. Tipula, piper berde, pipermin eta sagardo-ozpinaz egindako ozpin-saltsaz garraztatuko dugu. Bukatzeko, maionesa pixka batez dekoratu.

Osagaiak:

- Izokin ketua
- Antxoak
- Ganbak
- Piper berdea
- Pikillo piperra
- Tipula
- Pipermina
- Sagardo-ozpina
- Maionesa