Jesus Mari Deba: odolkiaren erregeak

La motivación de fabricar exclusivamente morcillas, vino del aumento de la demanda de estas y de las enormes posibilidades que el negocio ofrecía. Embutidos Jesus Mari Deba adquirió una fábrica con amplias instalaciones, totalmente adaptada y con personal suficiente para atender las necesidades de los clientes. De todo esto hace ya 40 años, en los cuales la perseverancia, la alegría de hacer lo que nos gusta y un magnífico producto forman parte del día a día. Nuestros embutidos son básicamente los odolkis, las buzkantzas y los mondeju. Todos ellos elaborados con materias primas de excelente calidad y mucho, mucho cariño.

Jesus Mari Deba hestebeteei buruz hitz egitea, gure herri honetako odolki egile esanguratsuenetako bati buruz hitz egitea da. Jesus Mariren abentura bat zena, gaur egun familia osoaren amets eta lanbide bihurtu da, arrakasta handia lortuz euren lanean. Enpresa ilusiotik eta ondo egindako lanetik sortua da.

Bere hastapenetan, Jesus Mari harakin-ikastun izan zen, eta hainbat urtetan harategi desberdinetan lan egin zuen, ikusi zuen arte, hestebeteak egiteko enpresa sortzea zela bere bidea, eta horri heldu zion.

Odolkiak soilik egiteko arrazoi nagusia, produktu honen eskaintza handiaren eta negozioak eskaintzen zituen aukera izan zen. Jesus Mari Deba hestebeteak erabat egokitutako fabrika eskuratu zuen, instalakuntza zabalekin eta bezeroen beharrak asetzeko nahikoa langileekin. Jada 40 urte pasa dira, non jarraikortasuna, gustatzen zaiguna egiteko poztasuna eta produktu bikainak, egunerokotasunaren parte diren. Gure hestebeteak batez ere odolkiak, buzkantzak eta mondejuak dira. Guzti hauek kalitate bikaineko produktuekin eta maitasun askorekin egindakoak dira.

Sariak

Jesus Mari Deba hestebeteek bere ibilbide osoan zehar hainbat sari lortu dituzte, besteak beste, Beasain, Tolosa, Ormaiztegi, Ordizia eta Zumarragako odolki-lehiaketak irabazi dituzte. Baina saririk esanguratsuena 2011ko urtarrilaren 23an lortu zuten.  Bilboko TXARRIDUNA Txerri Akademiak antolatutako ODOLKI LEHIAKETAREN IRABAZLEEN LEHEN MASTERS MUNDIALEAN lortutako Garaile saria da. Lehiaketa horretan, 1995 eta 2009 urte bitartean ospatutako Bizkaiko munduko odolki lehiaketetako irabazlee parte hartu zuten, eta horien artean Txapeldunetan-txapeldun izendatu zuten Jesus Mari Debaren odolkia eta baita “Odolkien maisu” izendatu ere.

Barazki-odolkia

Jesus Mari Deba hestebeteen produkturik esanguratsuenetako bat dugu hau, bezeroek gehien eskatzen dutenetako bat. Egiteko prozesua, antzina, baserrietan jarraitzen zenaren oso antzekoa da. %100 osagai naturalak erabiltzen dituzte eta ez dute glutenik. Zapore bizia, naturala eta apur bat espeziatua dau, eta horrek aho-sapaiarentzat plazer hutsa bihurtzen dute.

Osagaiak: tipula, porrua, txerri gantza, odola, gatza, oreganoa eta piperbeltza.

Elaborazioa: txerri gantza urtuaz hasten da gite-prozesua, jarraian barazkiak, gatza, piperbeltza, oreganoa eta odola gehitzen zaizkio. Dena heste natural batean galkatzen da eta odolkia egosi egiten da.

Prestaketa: Odolkia prestatzeko gomendatzen da ordubetez egostea lapiko batean, su eztiarekin.