Kakaozko natila azkarrak mahatsekin

Kakaozko natilak:

Martxan jartzen gara osagai guztiak hotzean nahastuz eta nahasketa gordeaz.

Piperita mendaren egoste lurrina:

Infusio normal bat egin eta birritan pasatzen dugu estameinatik, jarraian mentola gehitzeko. Ondoren, etxeko kafetera azkar baten depositoa bete. Behin beteta, kafeteraren ur-lurrinduarekin berotzen ditugu natilak, nahasteari utzi gabe, 88.90ºC-ko tenperatura hartzen duten arte. Behin tenperatura horretara iritsita, 3 zm-ko sakonera duten ontzi laukizuzenetara botatzen ditugu natilak.

Mahatsak ardotan:

Ardoa eta azukrea elkarrekin berotu azukre koxkorrak desegin arte. Behin nahasketa prest dugula, hozterakoan, mahatsen gainetik bota eta 24 orduz egoten uzten dugu.

Almendra gordinak:

Almendrak birrindu eta gorde.

Aurkezpena:

Mahatsak natilen gainean kokatu eta almendra birrindua mahats eta mahats artean.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

Kakao natilentzat:

120 gr esnegain likido
Arrautz gorringo bat
30 gr muskobado azukre
Bost gr kakao hauts

Piperita mendaren egoste lurrinarentzat:

Ur litro bat
50 gr piperita menda fresko
Bi mentol tanta

Mahatsak ardotan:

1/4 l ardo beltz
75 gr azukre
16 mahats beltz

Almendra gordinarentzat:

Lau almendra gordin