Kalakan protagonista Sagardo Berria Egunean

Badakit zuetako askok egutegia ixaz markaturik izango duzuela. Badakit luzea egin zaizuela iragan apirila ingurutik gaur arteko ibilbide hau. Baina lasai iritsi da eztarriak freskatu eta txuletaren konpainiarekin, Txoooootx!!! oihukatzen hasteko garaia. Iritsi da sagardoaren denboraldi berria.

Datorren asteazkenean, urtarrilak 15, jarriko da martxan 2014ko Sagardotegien Txotx Denboraldia, XXI. Sagardo Berriaren Egunaren ospakizunarekin. Astigarragako Sagardoetxean ospatuko den prentsaurrekoaren ondoren, gonbidatuek, denboraldiko lehenengo sagardotegi menuaz gozatzeko aukera izango dute Astigarragak Alorrenea Sagardotegian.

Ohikoa den bezala, egunerokotasunean protagonista den norbaitengan erortzen da lehenengo kupela zabaltzeko ohorea. Aurtengoan pertsona bakarrari ez, hiru pertsonei egokitu zaie “Gure Sagardo Berria” esanda ehen sagardo tragoa edateko aukera: Kalakan Iparraldeko hirukotea. Folk talde hau izango dugu Sagardo Berriaren Eguneko protagonista nagusia. Azken urteotan sona handia eskuratu du folk hirukoteak, batez ere, Madonna nazioarteko izarrarekin egindako munduko birari esker.

Beraz, joan zaitezte egutegietan azkeneko ixak jartzen, Astigarragan jada prest baitaude kupelak eta baita parrilak ere. Gozatu sagardoaz, gozatu sagardotegiaz, eta egin dezagun denok batera oihu: Txoooooooootx!!!!

Egitaraua:

12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxea Museoan. Bertan azalduko dira 2013ko uztaren ezaugarri
nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera
nagusiak.

13:00: Kalakan musika taldeak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.

13:45: “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du Kalakan musika taldeak
Astigarragako Alorrenea sagardotegian eta honekin, txotx denboraldiari hasiera emango zaio.
Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.

18:00-20:00: Pintxotx Astigarragako tabernetan.

20:30: Talde kulturalen afariak sagardotegietan.