Kalamarra eta tipulina

Zartagin bat hartu eta bertan markatzen ditugu aurrez baratxuri oliotan eta limoi zukutan marinaturiko kalamarra. Forma zilindrikoa hartzean erditik mozten dugu. Tipulina oliba oliotan egiten du su eztian. Behin eginda dagoenean gratinaturiko pina dadotxoak gehitu. Kalamar zati bakoitzaren gainean kokatzen dugu tipulina pinarekin. Amaitzeko gainetik kokatzen ditugu almibarretan egosi eta ondoren frijitutako laranja eta limoi azal zerrendatxoak.

Osagaiak (sei pintxo):

Kalamarrerako:

- 100 gr begihandi
- Dl bat baratxuri olio
- Hiru gr gatz lodi
- Bi cl limoi zuku

Zitrikoetarako:

- Bost gr laranja azal
- Bost gr limoi azal
- Dl bat almibar
- Dl bat ekilore olio

Tipulin eta pinarako:

- 100 gr tipulin
- 50 gr pina
- 50 gr oliba olio
- Hiru gr azukre moreno

Bokado Taldearen errezeta