Kaskazuri: itsasoarekin bazkaltzen

2005ean zabaldu zituen ateak Kaskazuri Jatetxeak Elias Argoteren eskutik. Ostalari esperiantziadun honek sukaldaritzaren sekretuak ezagutu zituen bi maisu handiren eskutik: Luis Irizar eta Xabier Zapirain. Bere ibilbidean zehar hainbat sukalde bisitatu eta ezagutu ditugu, adibidez Mar de Alboran hotelekoak; eta Kanaria Handiak edo Benalmadena bezalako tokiak bisitatu ditu, azken horretan Inaxio Muguruzarekin batera egin zuen lan. Hainbat ikasturtetan zehar Cebanc sukaldaritza eskolan irakasle izan da. Azpimarratu beharra dago Kaskazuriko sukaldari taldean ez dela aldaketarik egon zabaldu eta ordutik pasa diren hamar urtetan, jatetxeak bide luze honetan izan duen arrakastaren isla.

Kaskazurin euskal sukaldaritza tradizionalaz gozatuko dugu, etxean prestatzen dugunaren gisakoa, denboraldiko eta merkatuko produktuekin egina. Bere eskaintzaren oinarri nagusi dira menuak, bai egunekoa, zein asteburuetako dastatze menua, egunero aldatzen dituztenak.

Dasta ditzakegun platerrak aztertzen jarrita, sarrerakoetan aipatu beharrekoak dira: udare, otarrainxka eta hazi entsalada; vichyssoise bieirekin; barazkiz beteriko krepeak, bakailaoz, izokinez edo ahatez lagunduak; etxean eginiko foie terrina; arrain-zopa; eta menuetan eskaintzen dituzten arroz integral platerrak, zapore gehiago duen arroza.

Arrainei dagokionez azpimarratu behar ditugu legatza labean txangurro saltsarekin, bakailaoa labean muskuilu saltsarekin, zapoa labean bere olioerrearekin, edo txipiroiak plantxan euren tintaren saltsarekin.

Kartan aurrera jarraituz gero haragi plater bikainak aurkituko ditugu, hala nola, azpizuna plantxan rokefort saltsarekin, ahate-azpizuna oporto saltsarekin, edo masailak ardo beltzean patata-purearekin. Ikus dezakezuenez gure betiko sukaldaritzako errezetak dira, gastronomia onaren zaletu den oro asebetetzen dutenak.

Ahalik eta modurik onenean amaitzeko, eskaintzen dizkiguten etxean eginiko edozein azkenburu hautatu dezakegu, horien artean ditugu: yogurt bricka fruitu gorriekin, gozoa eta bikaina; hur biskuita; tiramisua; edo sagar errea, gure sukaldaritza tradizionaleko ikur baina toki askotan aurkitzen ez dena.

Kaskazuriko jantokian bazkari edo afari lege bikain batekon gozatzeaz gain, beheko solairuan duen Pubean festa eder bat antolatzeko aukera dugu. Leku paregabea da afari informalak (pintxoak zerbitzatzen dituzte), zorion-festak edo ezkontza ondorengoak ospatzeko.

Ez dudarik izan eta gerturatu Kaskazurira Donostiako Paseo Berriaz gozatu ostean, bertan, euskal sukaldaritza bikaina dastatzeko aukera paregabea izango duzue, itsasoko olatuen joan etorriekin gozatzen duzuen bitartean. On egin!

Izena: Kaskazuri Jatetxea

Helbidea: Paseo Salamanca 14 (Donostia)

Telefonoa: 943420894

Jantokia: Bat 80 pertsonentzat

Itxi: Inoiz

Salneurria: Karta 40€ / Eguneko menua 20€ / Asteburuko dastatze menua 33€