Kata4: gozatu dezagun ostrekin

2011. urtean jarri zuten martxan Kata4 Oyster Bar Jose Ramon Goikoetxea eta Eulalia Cordobak, euren ostalaritza ibilbidea bertan hasi zutela esan daiteke, erronka berri bezain interesgarri bati aurre eginez. Sukaldean Ismael Iglesia toledoarraren esperientzia dute, Kata4ra 2013an iritsi aurretik Luis Irizar Sukaldaritza Eskolan ikasi eta Branka, Alameda, Juanito Kojua edo Narrun lanean aritu zena.

Etxeko berezitasun nagusi dira ostrak, hortik datorkio Oyster Bar izena (Ostra taberna). Zazpi mota desberdin dituzte, guztiak frantsesak: Quiberon, Marenne speciales, Gillardeau, Arcachon, Planas Belon, Isigny y Utah Beach. Jose Ramon arduratzen da astean bitan Frantziara joateaz ostrak jasotzera, horiek ahalik eta freskoen egon daitezen.

Horretaz gain, Kata4n gaur egungo sukaldaritzarekin gozatzeko aukera izango dugu, gaurkotutako euskal sukaldaritza tradizionala, zeinari Ismaelek autore ikutua ematen dion. Sukaldetik ateratzen diren plater eta errezetetan garrantzia handia dute denboraldiko eta merkatuko produktuek.

Tabernan kartan dituzten platerren ano txikiak dastatzeko aukera izango dugu, pintxo sorta bikain batekin batera, besteak beste, tomate apar entsalada Bermeoko hegaluze eta morrón piper erreekin; txangurro tinbala edo barazkitxoak hierbaluisa zuku eta hirugihar zapiarekin.

Jantokian eseritzeko hautaketa egiten badugu karta motz bezain harrigarri batekin egingo dugu topo, sorpresaz betea. Baina adi egon beharrean zaudete, beti baituzte denboraldiko produktuekin prestatzen dituzten plater gozoak kartatik kanpo. Sarrerakoen artean ditugu: galiziar txirla handia saltsa berdean, arroza txirlekin edo letxuga entsalada ketu eta Idiazabal gaztarekin.

Arrainen artean aipatzekoak ditugu legatza saltsa berdean txirla eta iberiko oliozpinarekin eta bakailao ilar krema eta bere pil-pilarekin. Bien bitartean, haragiei dagokionez azpimarratu beharrekoak dira txerri iberiar masailak kalabaza krema eta barazkitxoekin, arkumearen saiheskiak temperatura baxuan bere saltsan errea eta txerrikume hanka.

Amaitzeko, etxean eginiko postre sorta eder bat eskaintzen digute, guztiak bikainak. Horien artean daude txokolatezko coulanta (Urepeleko errezeta berreskuratuz) esne izozkiarekin; bere gazta-tarta, gazta-mousse bat prestatzen dute gaileta eta mugurdi siropearekin, fruitu-gorriekin amaituta. Bi kutixi hauekin batera agertzen zaizkigu gazta-taula goxo bezain dastagarriak, tomate mermeladaz, irasagarraz eta intxaurrekin lagunduta, bata bertako gaztekin osatutako taula bat eta bestea Frantziako lau gaztekin.
Tabernaren ideia berri baten aurrean gaude, gure hiriburuaz gozatu eta aldi berean Frantziako ostrarik onenekin gozatzeko aukera bikain baten aurrean gaude, gure sukaldaritzarik onena dastatzeko aukera bikain baten aurrean gaude. On egin!

Nombre: Kata4 Oyster Bar

Dirección: Santa Catalina 4 (Donostia)

Teléfono: 943423243

Comedor: 1 en el bar para 34 comensales / 1 Oyster Bar para 20 comensales / 1 para 22 comensales / 1 terraza para 50 comensales / 1 privado para 12 comensales

Cierre: Domingo noche

Precio: Carta 35-40€ / Menú del día 23€ / Plato del día 13,50€