Katxiña: parrilaren erritmora

Plater edo errezeta bat baldin badago Orioko sukaldaritzaren ikur dena, hori Orioko estilora prestaturiko bisigua dugu. Gipuzkoako kostaldeko herri honetako edozein jatetxetan izango duzu kutixi honekin gozatzeko aukera, Katxiña Erretegian adibidez. Bertako sukaldetik ateratzen diren platerren %85ª bisigua izaten dira, bikaina, zoragarria, olioerre zaporetsu eta gozagarri batekin lagunduta, eragotzi ez, ogiarekin “barkutxoak” egitera gonbidatzen zaituena, eta ziur, guztiz ziur, denok gozatuko duzuena.

1979ko ekainean, San Pedro bezperan ireki zituen bere ateak Katxiñak, San Martin auzoko baserri batean (ze ikuspegi ederraz gozatu daitekeen bertatik, itsasoa eta mendia eskutik helduta). Bi bikotek eman zuten jatetxeko ateak zabaltzeko urratsa: Jose Etxezarreta eta Mari Carmen Atxega, eta Jose Miguel Cendoya eta Pilar Etxezarreta.

Urrun, atzean geratzen dira Katxiñaren lehen urte haietako sukaldaritza eskaintza xumea ziren garaiak, hiru platerrek osatzen zuten menua: bisigua, txuleta eta bakailaoa pil pil eran. Ordutik, 35 urte daramatzate mantala soinean, bertara gerturatzen den orok bertan bizitako gastronomia esperientzia aspaldian ahaztu ez dezan lanean. Gipuzkoako gastronomia erreferentzia bat bihurtzea lortu dute.
Etxe honetan erregina bat baldin badago, hori, parrila da. Josek eta bere Elitxu enpresak, egun parrila zoragarriak egiten jarraitzen dutenak, Katxiñarako espreski sortutakoa da. Parrila badugu erregina, zer esan bertatik ateratzen diren plater guztiei buruz.

Alde batetik itsasoko produktuak ditugu, hala nola, mihi-arrain bikaina (bisiguaren mailatik oso urrun ez dagoena), erreboila zoragarria, zapoa edo legatz kogotea; horiek guztiak denboraldiko eta merkatuko arrain eta bakailao pil-pil eran historikoaz gain, hor jarraitzen duela kartan, 35 urteren ondoren, gastronomiaren plazer handienetako bat. Beste alde batetik, txuleta eta azpizuna, dastatuz gozatzeko bi kutixi.

Baina ez da soilik parrilatik bizi Katxiña. Sarrerakoak begiratzen jarriz gero, ziurtatzen dizuet zaila izango zaizuela bakar bat aukeratzea. Horien artean ditugu: bakailao eta otarrainxka entsalada, itsaski eta fruituen entsalada, porru pastela, ganbak plantxan, hegaluze bentreska kontserban edo ahaztezinak eta bikainak diren antxoak, euren oliba olioarekin zerbitzatuak gastronomia onaren eta produktu onen zale den ororen gozagarri izango direnak.

Euskal sukaldaritza tradizionalari eta produktu onari eskainitako omenaldi zoragarri horri ahalik eta amaierarik onena emateko aukera eskaintzen digute azkenburuko sorta eder eta gozoarekin, besteak beste: torrada arrozesne kremarekin, sagar krema yogurt izozkiarekin, petit suisak (bikainak), edota euskal gastronomian ohikoak direnak, flan aedo arrozesnea.

Omenaldi hau busti dezakegu ardo kartaren barruan duten edozein ardorekin, momentuko moden arabera aldatzen doazena. Aurki, karta horretan aurkituko dugu Katxiña Txakolina, beraiek egindakoa eta hamar egun barru edo merkaturatuko dutena, eta familiaren esku ona ikusita bikaina izango dela dirudiena. Jose Miguelek argi dio, txakolina da arrainen lagunik onena.

Parrila, produktua eta tradizioa, horiek dira Katxiña Erretegiko hiru oinarriak, gure sukaldaritzako eta gure probintziako erretegi onenetako bat. Zorionak familia guztiari euren 35. urteurrenarengatik. On egin!

Nombre: Katxiña Erretegia

Dirección: San Martin Bailara (Orio)

Teléfono: 943831407

Comedor: 2 para 100 y 60 comensales

Cierre: Jueves

Precio: Carta 35-50€