Urriak 9 eta 18 bitartean jokatu da XIV Kazolatxoaren Astea eta Nafarroako Ardoekin bere ezkontza, Nafarroako Ostalaritza Elkarteak antolatuta eta Nafarroako Ardoak Jatorri Izendapeneko babesletzarekin. Aurtengo edizio honetan 46 taberna eta jatetxek hartu dute parte, ondorengo sei establezimenduak iritsi dira finalera:

 

CAFETERÍA RESTAURANTE OBAS

· Behi isatsez beteriko piperrak bere tripakiekin

Gomendatutako ardoa: Alzania, El Retorno 2013

 

BAR HOLY

· Masailak ardo beltzean

Gomendatutako ardoa: Piedemonte Crianza Merlot 2010

 

CAFETERÍA 7 DEL SIETE

· Betiko ajoarrieroa

Gomendatutako ardoa: Gran Feudo Rosado 2014

 

TABERNA COCOTTE

· Udazkeneko kazola

Gomendatutako ardoa: Príncipe de Viana Cabernet Sauvignon 2011

 

GASTROBAR MOKA

· Tradizioa, usaina, zaporea eta kolorea

Gomendatutako ardoa: Ochoa Tempranillo 2011

 

LA VERANDA GASTROBAR (Castillo de Gorraiz Hotel Golf & Spa)

· Potxak txerri isats kurruskari eta piper nektarrarekin

Gomendatutako ardoa: Inurrieta Mediodia 2014

 

Talde bakoitzeko sailkatu onenak datorren ostegunean, urriak 22, ospatuko den finaleko parte-hartzaile bihurtu ziren eta horiek leihatuko dira sariengatik. Finala Gazteluleko Elkarte Gastronomikoan jokatuko da (San Francisco kalea, Colegio de las Teresianas patioaren parean). Bertan, 11.00tatik aurrera, finalistak euren lana amaitzen eta osatzen joango dira, euren sorkuntzak ondorengo epaimahaikideei aurkeztuz:

Javier Díaz, Iruñeako Alhambra jatetxeko sukaldaria eta epaimahaiko lehendakaria.
David Palacios, Nafarroako Ardoak Jatorri Izendapeneko lehendakaria
Atxen Jimenez, Tafallako Tubal jatetxeko sukaldari eta nagusia
Gonzalo García, Gazteluleku Elkarte Gastronomikoa
Oraitz Garcia Recondo, Donostiako kazetari gastronomikoa.

Epaimahai horrek aukeratuko ditu lehen hiru sarituak (Urrea, Zilarra eta Brontzea) eta kazolatxo eta ardoaren arteko ezkontza onna ere hautatuko ditu. Horiekin batera “Ehiza produktuekin eginiko kazolatxo onenaren saria” eta Instagram sare sozialaren bitartez martxan izan den argazki lehiaketako saria ere banatuko dira.

Ostegunean bertan, urriak 22, eguerdiko 13,00an sari banaketa ekitaldia egingo da parte-hartzaile, antolatzaile, agintari eta komunikabideekin.

Hamalaugarren edizio honetan 46 taberna eta jatetxek hartu dute parte, 2014ean baino %20 gehiago, bakoitzak prestakuntza onenak sarituko dituen Txapelketan parte hartuko duen kazolatxa bana aurkeztuz.

2015k edizio honetan parte hartzen duten establezimenduen %50a baino gehiagok zeliakoek jan ditzaketen kazolatxoak prestatu dituzte.

Aurtengo berrikuntzak honako hauek dira:

· Taberna eta jatetxeek soilik kazolatxo bakarra aurkezteko aukera izango dute, aurreko edizioekin desberdinduta non bi aurkeztu zitzaketen.

· Prestaketak kazolatxoetan aurkeztu beharko dira, establezimenduaren esku geratuko dira tamaina, materiala eta kolorea.

· Kazolatxoek betiko sukaldaritza berreskuratu eta indartzea bultzatuko da.

· Sari berri bat ere izango da “Ehiza produktuekin eginiko kazolatxo onena” Pirineos Exdimek hautatuko duena.