1890. urtean, bi anaia alemaniar Donostiara etorri ziren bizitzera, Juan eta Teodoro Kutz, garagardogintzan maisuak ziren gainera. Hemen euren enpresa sortu eta jatorriko errezetari jarraituz garagardo bikaina egiten hasi ziren. Zaporeak, bere jatorrizko nortasunarekin bat egin zuen, Alemaniako benetako metodoarekin, Euskal Herrian esker oneko edaria lortu zuten.

Dastatze oharra:

Urre-zahar kolorekoa, argitsua eta haritz berriko ikutuekin. Bikaina, bizia. Burbuila finak eta ugariak, luze irauten duen apar zuria sortzen dutelarik. Malta eta garagar usainekoa. Sudurrean konplexua, lupuluaren eta legamiaren ikutuengatik. Dotorea eta tradizionala. Zaporetsua, baina arina, freskoa eta karboniko integratuduna. Gustuondoko oso luzea, nortasuna erakusten du, zereal txigortuak ekartzen dituelarik gogora. Ezin hobea da kopa luze batean edo aho zabaleko edalontzi batean edateko. 6 gradu inguruan edatea gomendatzen da.