Konfitaturiko onttoen capuccinoa artoarekin

Ontto aparra:

Lehenik eta behin onttoak konfitatuko ditugu. Horretarako, kazola bat hartu eta bertan ekilore-olioa jarri. Horri onttoak eta txikitutako tipula eta piper berdea gehitu. Su eztian konfitatzen uzten ditugu. Behin prest ditugula, sutik atera, hozten utzi, hutsean ontziratu eta izozkailuan sartu.

Ontto aparra egiteko, onttoak, esnegaina, esnea eta gurina nahastu eta thermomixean xehetuko ditugu, hasiera batean mantso, osagai guztiak ondo nahastu daitezen, eta gero 5 min abiadura maximoan. Behin aparra prest dugunean, sifoia bi kargarekin kargatu eta bertan sartzen dugu aparra. Gorde egiten dugu.

Hiru edo lau ontto zati gordetzen ditugu aurkezpenerako.

Patata aparra:

Osagai guztiak thermomixean nahastu eta xehetu. Behin aparra prest dugula, sifoiean sartzen dugu.

Aurkezpena:

Behin pintxoa osatuko duten osagai guztiak prest ditugula, ontto zatiak berotu eta edalontziaren behekaldean kokatzen ditugu, gainean ontto aparra bota, eta capuccinoa patata aparrarekin amaitzen dugu. Pintxoari ikutu kurruskaria emateko gainetik arto-frijitu zatitxoak botatzen ditugu.

Osagaiak:

Ontto aparrarentzat:

• ½ kg ontto
• Tipula
• Piper berdea
• Ekilore olioa
• ½ l esnegain
• 250 gr esne gaingabetua
• 1 gurin goilarakada bat

Patata aparrarentzat:

• %50 konfitaturiko patata
• %50 egositako patata
• Esnea
• Esnegaina
• Gurina
• 1 santana goilaradatxo bat

Errezeta: Ruben Gonzalez (Nagusiaren Etxea/Murgia)

Argazkia: Eva Pascual