Trufak:

Txokolate txuria baño marian desegiten dugu, goilara baten laguntzarekin. Sutik atera, gurin biguna gehitu eta ondo nahasten dugu. Esnea gehitezn diogu, mugituz, masa homogeneo bat lortzen dugun arte. Jarraian, brandy hotza gehitzen diogu. Masa hozkailuaren barruan hozten uzten dugu gogorra geratzen den arte. Jarraian, goilara baten laguntzarekin masa zatiak hartzen ditugu eta eskuekin borobil forma ematen diegu.

Pasta brick-a tiretan moztu eta trufekin paketetxoak egiten ditugu. Almedra xehatu edo kokoarekin aldarbatu eta berriro izozten ditugu.

Olio bero askorekin frijitu eta paperarekin iragazten ditugu.

Azkenik, glass azukretik pasatzen ditugu.

Osagaiak:

Trufentzat:

- Txokolate txuria

- Esnea

- Gurina

- Brandy txorrotada bat

- Glass azukrea

- Pasta brick

- Almendra xehatua edo kokoa

- Olioa