La Bodega de los Secretos: sekretu gastronomikoak

“La Bodega de los Secretos”, Madrilgo Letren Auzoan kokatua dago, Prado Museoa eta Reina Sofia Arte Zentroetatik gertu. Leku ezkutu eta berezi bat dugu, mende askoko eraikin batean kokatua.

Bere labirintoetan barrena lau mendeko historia biltzen da. XVII. mendean eraikitako upategi bat dugu, San Felipe Neri kongregazioaren ardurapean zegoena. 1808an, Napoleonen inbasioaren garaian, madrildar askoren gordeleku izan genuen, baita, Gerra Zibileko bonbaketetan ere. Oraindik ere ikusgai dago, upategia eta Reina Sofia Ospitalea elkartzen zituen kobazuloa.

Cristina Vilak, jatetxeko zuzendariak, azaltzen zigun bezala, berreraikitze lanetan, antzinako berezko egitura mantendu nahi izan dute, estilo eta garai ezberdinak nahastuaz. Jatetxea, ardoa gordetzeko erabiltzen ziren pasiloetan zehar zabaltzen da, non gaur egun mahaiak dauden kokaturik. Leku berezi bat dugu, harridura sortzen duena, historia askokoa, baina aldi berean modernoa.

“La Bodega de los Secretos-eko” sukaldetik, mediterraneoko sukaldaritza gaurkotua oinarri duten platerrak ateratzen dira, kontraste eta matiz askokoak. Mimo handiz prestaturiko platerrak ditugu hauek, harritu eta emozioa sortzea bilatzen dutenak.

Kartan murgildu ezkero, sarrerakoetan aipatu beharrekoak dira: ketuen dastaketa (Carpier izokin eta angila Rimarts Rosé kabarekin); pulpoa brasan piperrauts olio eta patata aparrarekin; potera kalamarrak andaluziar erara eta sagar alioliarekin; edo hegalabur gorri tartarea itsas-belarrekin.

Aipatu beharrekoa da ere arroz eta pasten eskaintza berezia; horien artean ditugu, boletus rissottoa tomete lehor eta parmesano teilarekin; foie eta udare bottonea gazten saltsarekin; eta abakando arroza.

Arrainen artean dastatzeko eskaintzen dizkiguten plater batzuk dira: rape tinbala parmesan teilarekin; hegalabur gorri tatakia sesamo eta mango dadoekin; edo konfitaturiko bakailao udare alioli gainerrearekin.

Haragien atalari dagokionez aipatu beharrekoak dira txahal azpizuna moixernons eta boilur saltsarekin; zezen isatsa mahats saltsarekin; eta idi steak tartarea JMren errezetarekin prestatua.

Bazkaria amaiera gozo bikain bat emateko honeko azkenburukoak aurkituko ditugu kartan: txokolatezko coulanta mango izozkiarekin; tatin tarta esnegainarekin; edo bi sorbeteetako edozein, mojito edo gintonic.

Mediterraneoko sukaldaritzari egiten zaion omenaldi hau, bere ardo kartan aurkitu dezakegun edozein ardorekin busti dezakegu. Mimo handiz osaturiko karta dugu hau, Espainiako jatorrizko izendapen gehienetako ardoak aurkitu ditzakegu bertan.

“La Bodega de los Secretos”, gerturatu eta saiatu bere pasadizoetan barna gordetzen diren sekretuak aurkitzen. On egin!

Izena: Bodega de los Secretos

Helbidea: Calle de San Blas 4 (Madril)

Telefonoa: 914290396

Itxi: Igande gaua

Jantokia: 1 99 pertsonentzat

Salneurria: Karta 40-50€