La Capilla: berezkotasuna sukaldean

Kanpotik eraikin zahar bat dirudu, estilo handiz berritua, Iruñeko Alde Zaharrean kokatua; aurrez begiratu eraikina eta ezkerrean aurkituko dugu gastronomia paradisu batera eramango gaituen atea; eraikinean sartu eta taberna pasatzean hitzik gabe geratuko zara.

Kapila txiki bat, dena txuriz margotua, mimoz eta xehetasunez berritua, berezko egitura mantentzen duena, koroarekin buru gainean eta bidrierak leihak apaintzen (kuriosoak dira nola begiratzen dizuten aingerutxoen irudiek, zure otordua zaintzen dute). Hori guztiari ikutu berezi bat ematen diote lanpara elegante eta ikusgarri batzuekin.

Bada erakartzen zaituen leku bat, harrituta uzten zaituena, ez soilik aipaturiko arkitektura edo dekorazioarekin, baita bere sukaldaritza goxo eta bikainarengatik. Hori da La Capilla Jatetxea, Pamplona Catedral Hotelean kokatua, 1844ean eraikitako konbentu eraberritu batean dagoen hotela.

Sukaldearen buru bi sukaldari gazte bezain bikain Iñaki Andradas eta Guillermo Llorente, Luis Irizarren Sukaldaritza Eskolako ikasgeletatik ateratako bi pertsona, zeintzuek fama handiko jatetxeetatik pasa ostean 2014ko urrian euren ibilbidean urrats garrantzitsu bat eman eta La Capilla martxan jarri zuten.

Iñaki Zuberoa, Arzak, Europa, 7 del 7, Urepel eta A Fuego Negro jatetxetan aritu da lanean; Guillermo, bien bitartean, Txubillo, Santceloni, Valladolideko La Botica, Zuberoa, Miramon Arbelaitz, Casa Nicolasa, Soriako Baluarte eta Mirador de Uliako sukaldean ibili da saltseatzen. Bien maila bikainaren erakusgarri diren bi kurrikulum.

Bien artean berezko sukaldaritza egiten dute, zigilu propioa dutena, non protagonismo handia duten produktuek. Horiek euren espresio gorenera eramaten dituzte, gero bere zaporearekin jokatuz gastronomia zaletu ororen gozamenerako izango diren konbinazio majikoak egiten dituzte. Aurkezpen ikusgarrietatik hasita, bere egiten dute lehenengo begietatik jaten denaren esaera.

Ez dira Nafarroako produktuekin ahaztu, ezta euren sustraiekin ere; ezta sukaldari handien egindako egonaldiekin, baina euren zigilu propioa utzi nahi dute egungo sukaldaritzan, oso argi dute zein den egin beharreko lana eta zer den nahi dutena.

Bada garaia Iñaki eta Guillermoren gastronomia sorkuntzetako batzuk aipatzeko ordua. Sarrerakoetan dastatu ditzakegu: uso entsalada leun eta zoragarri bat, granny-smith guakamole (ay guakamolea! maitemindu egin nintzen eta oraindik ezin burutik kendu), hazi eta loreekin; Euskal Txerri entsalada, gorringo, mi-cuit hauts eta urdaiazpikoa tomatearekin apurrekin; tintaturiko arrautza eta txipiroia, itsas zapore askoko platerra salda bikain batekin; falta ezin duen Nafarroko barazki freskoen menestra arkume eta veloutearekin; eta nafar estiloko baratzatxoa. Hori guztia eskuz mozturiko urdaiazpiko eder bat jan ostean.

Arrainei dagokionez azpimarratzekoak ditugu: donostiar erara prestaturiko txangurroa wakame itsasbelar tapaki, karabinero eta bere guarnizioarekin, Donostian egindako egonaldiari begirada eta zaporeak bikain nahasten dituena; lakaturiko itsaskabra txahal gisatuarekin; eta pintxoko legatza hinojo eta sagar salda, habatxok eta lima hosto airea.

Aurrera jarraitzen dugu haragi platerrekin non aipagarrienak ditugun hezurrik gabeko arkumearen rulo leun eta zaporetsua, txilindron saltsa, hosto fresko eta aromatikoen pintzeladekin; glaseaturiko jarretea bere guarnizioekin; usakume bularki errea eta bere iztartxo gisatuak etxean eginiko Erronkariko gnocciekin, bere puntuan zerbitzatuak eta gozatuaraziko zaituztena.

Amaitzeko mimoz eta goxotasunarekin prestaturiko azkenburuko sorta ederra dugu, horien artean: leunki espeziaturiko yogurt Pannacotta ehundura ezberdinetan aurkeztutako mugurdiekin; “Gure Sagar Berdea”, dastatzea merezi duen plater ikusgarria; eta betiko erara prestaturiko txokolatezko soufflea bainilazko ingeles kremarekin.

Berezia eta erakargarria da gazten karrotxoa. Ez da oso ohikoa horrelkorik topatzea jatetxetan eta bertan gazten aukeraketa zaindu bat eskaintzen digute: Le Delice des Cremiers, Brie de Meaux, esne gordineko Camembert, Gorgonzola D.O. Protetta Artesano, Gutshöfer Ziegenkäse, Le Bleus des Basques, Ardi Istara, Gruyere Suitzarra, Sarbil Idiazabal Ketua, Pago Los Vivales Erreserba Handia.

Plazerra da ideiak hain argi izan eta dastatzea merezi duen eta oso berea den sukaldaritza bikain bat egiten duten bi sukaldari gazterekin topo egitea. Etorkizun oparoa dute aurretik! On egin!

Izena: Restaurante La Capilla

Helbidea: Calle Dos de Mayo 4 (Pamplona)

Telefonoa: 948226688

Jantokia: Hiru 60, 220 eta 60 pertsonentzat / Karpa bat 100 pertsonentzat

Itxi: Igande gaua eta astelehena

Salneurria: Karta 35-45€ / Dastatze Menua 36€