La Cocina de Alex Mugica: pintxo txapeldunak

“Markalau” pintxoa aukeratu zuten onena bezala iragan urrian Hndarribian ospatu zen Euskal Herriko Pintxo Txapelketan. Gure sukaldaritzako erreferentzietako bat den patatak bakailaoarekin platerraren eguneraketa bat dugu, egun indar handia hartzen ari den produktu berri bat gehituta: planktona. Horrekin itsasoaren zaporea indartzea eta itxura ikusgarriagoa ematea lortu zuten, itsas produktu horrek duen kolore berde deigarria.

Pintxoa hostopila bat da non ogi frijituko xerra finak, bat bakailaoaren tripakiekin, beste bat bizkaitar saltsarekin eta azkena planktonarekin, patata krema goilarakadak, bakailaoa eta planktona nahasten diren. Itsasoko kutixi eder hori lau saltseki laguntzen da: plankton pil-pila, baratxuri beltzaren pil-pila, bizkaitar saltsa eta emultsionaturiko gorringoa.

Euskal Herriko Pintxo Txapelketako epaimahaia bere alde jarri zuen pintxo horren egilea Alex Mugica dugu, nafar sukaldari bat, Iruñeako Estafeta kalean kokatua dagoen La Cocina de Alex Mugica jatetxeko sukaldean produktuekin jolastu eta miniaturazko kutixiak sortzen ditu, hainbat lehiaketetan sariak jaso dituztenak, Euskal Herrikoan hainbat ohorezko postu, eta baita aipamenak Valladolideko Espainiako Pintxo Txapelketan eta Nafarroako Pintxo zein Kazolatxoaren astean.

 

2009 urteaz geroztik darama kokatua Iruñeako kale ezagun horretan, La Perla hotelaren instalakutzetan, bizilagun eta turisten joan etorria zaintzen, San Ferminak lehen lerroan bizitzen eta behatzak ondo zurrupatzeko sukaldaritza bat eskaintzen, eseri eta bertan geratzekoa, gozatu eta emozionatzekoa.

Iruñeara iritsi aurretik Alex Mugicak pretsigio handiko lekuetan lan egin zuen Rekondo edo Basakabi (non 2007 urte arte ego zen) besteak beste, gure sukaldaritzaren maisu handien ondoan lan egin zue, Luis Irizar kasu, zeinarekin ostalaritzan aholkularitza bat ere martxan jarri zuen. Jatetxe eta jatetxe artean, 1992.urtean Nafarroako Pabiloiko ardura eraman zuen Sevillako Expoan. Ibilbide ikusgarri horrek sukaldari nafarra Nafarroako sukaldaritzaren erreferentzia nagusienetako bat izatera eraman du, baita Nafarroako miniaturazko sukaldaritzaren ikurretako bat, bere pintxo eta kazolatxoekin.

Betiko sukaldaritza eta betiko errezetategiaren platerrak dira La Cocin de Alex Mugicaren sukaldaritza eskaintzaren oinarria. Hortik aurrera errezetaren bere ikuspegia propsaten digu egungo teknika, produktu eta ezagutza erabiliz platerraren bere bertsioa egiteko. Denboraldiko produktuek ere garrantzia handia izaten dute bere proposamenean.

Aurrez aipaturiko Markalauz gain pintxo aipagarrienen artean ditugu: arrautza, ontto, foie eta patata pintxo klasikoa, aurre hustutako eta ondo esterilizaturiko arrautzazal batean zerbitzatzen duten boletus, plantxan eginiko foie, arrautz gorringo eta patata aparrarekin betea; txangurro eta antxoa lata, txangurro eta antxoa entsalaila, antxoa ozpinetan, trutxa arrautz, salmorejo, all i oli eta antxoaren hezur kurruskaria; “Zurrukutuna…todos a una” zeina kopa batean aurkezten dun non oinarrian bakailao eta baratxuri zopa brandada dugun, pil-pil eta boletus batzuekin, tenperatura baxuan eginiko arrautza apurtu batekin, baratxuri zopa apar, baratxuri beltz aire eta bakailao ogi kurruskariarekin batera. Dastatu gabe utzi ezin daitezkeen hiru miniaturazko kutixiren aurrean gaude.

Jantokiko kartan murgilduz gero plater ederrak eta goxoak aurkituko ditugu, hala nola, lakeaturiko usoaren euren bertsio propioa eta txerri gantza, hummus eta aza julianarekin, sarrerakoetan. Arrainen artean aipatu tenperatura baxua konfitaturiko bakailoa orburu frijituekin eta hegalabur tatakia pisto, arrautza eta patata aparrarekin. Haragiei dagokionean azpimarratzekoak dira ahate magreta Sartagudako melokotoi saltsarekin, baina aurki mandarina saltsak lagunduko du, eta egun gutxi barru kartan gehituko dute Ultzamako otro sekretoa kardo eta letxezuelekin. Hori guztia etxean eginiko edozein azkenburuko aukeratuta amaituko dugu.

Nafar sukaldaritzaren egungo egoera gertutik ezagutzeko aukera paregabea, egun dastatu ditzakegun pintxorik onenetariko batzuekin gozatzeko aukera, hori da La Cocina de Alex ugicak eskaintzen diguna Iruñeako alde zaharreko bere kokaleku ezin hobetik. On egin!

Izena: La Cocina de Alex Mugica

Helbidea: Estafeta 24 (Iruñea)

Telefonoa: 948510125

Itxi: Igande gaua eta astelehena

Jantokia: Bat 50 pertsonentzat

Salneurria: Karta 45-50€ / Astegunetako pintxo menua 22€ / Asteburuko dastatze menua 45€