La Piazzetta: Italiako zaporea

Nahiz eta mundu osoan ezagunak izan gure euskal sukaldaritza apartarengatik, munduko sukaldaritza asko dira gure hirian euren txokoa egin eta munduko zapore eta usainak gure hiriko kaleetan zabaltzen dituztenak. Horien artean ezin ziren italiar sukaldaritza famatua lantzen dutenak falta, La Piazzetta de Gros, adibidez, Italiako sukaldaritza bikain bat prestatzen duen jatetxea, baina, horretarako, gure produktuak erabiliz.

Peio Sada dugu aurtengo otsailaren 10ean ateak zabaldu zituen establezimendu honen arduraduna. Auzo taberna bat zabaltzen hasi zuen bere ibilbidea ostalaritzan, baina 18 urtez merkataritzan sartuta egon ostean, La Piazzetta de Gros martxan jartzea erabaki zuen. Jatetxearen arrakasta ezinezkoa izango litzateke lan-talde bikain batengatik izango ez balitz: Jorge Gonzaga, Leonel Morais, Manu Dambrano, Carlos Silva, Marco Bellinzis, Nerea Arraz, Carlos Che, Genma Bueno, Arouna Niang, Ander Sada, Juan Garcia, Danny Mariscal, Alex Pellon, Yeni Linares, Oihana Sanchez, Lavinia Stefania, Blanca Ortiz eta Lierni Larraza.

La Piazzetta de Grosen oso argi dute zein den euren filosofia, sukaldaritza osasungarria egin eta eskaintzea, sorkunta handikoa eta oso presente dituena euskal sukaldaritzaren sustraiak. Sukaldaritza osasungarriarekiko apostu horretan oso presente dituzte zeliako eta barazkijaleak, bakoitzak bere atala duelarik kartan. Jatetxe honetan italiako sukaldaritza bikain, kalitatezko, erraza, prezio onekoa eta bertako produktuekin eginiko batekin gozatzeko aukera izango dugu.

Karta begiratzen hasiz gero sarrerakoen artean aipagarriak dira kalamarrak eta idi carpaccioa txanpinoi xerrekin; entsaladen artean, nahiz eta denak bikainak izan, aipatu beharrekoak dira tricolor (aguakatea, tomatea eta mozzarella), epela (hirugihar eta gazta roilotxoekin), ahuntzarena (ahuntz-gazta ogi txigrotu batekin) eta italiako ohiko mozzarella di buffalla entsalada, antipasti platerren artean ohikoa izaten dena.

Kartan aurrera jarraituz gero hain ezaguna eta erakargarria zaigun pasten munduan murgilduko gara. Pasta leun eta bete eskaintza zabala aurkituko dugu bertan satsa desberdinek lagunduta, besteak beste, ontto eta txanpinoi tortellinia, bost gazten raviolia, haragi ravioliak edo ñokiak.

Zoragarria barazki-lasagna, arrakasta handia duena eta jendeari asko gustatzen zaiona. Ez dira atzean geratzen rissottoak, horien artean, aipatu beharrekoak dira rissotto funghi eta rissotto di mare, gure itsasoko arrain freskoekin egina. Horiei gehitzen zaizkie zapo edo taxnpinoiez beteriko krepeak.

Italiako sukaldaritzan barrena egiten ari garen ibilaldi honetan ezin ditugu atzean utzi La Piazzetta de Grosen eskaintzen diguten 12 pizza sorta ederra. Horien artean, arrakasta gehien duena da capriccio, orburua, tomatea, perretxikoak, gazta, azeituna, parmesanoa, baratxuri olioa eta perrexila dituena. Horretaz gain, gambaretto, barbacoa edo piazzetta pizzak ditugu. Kartan ere badute tartea gure lurreko arrain eta haragiek, hala nola, izokina, legatza, entrekota, ahate konfita edo milanesa.

Eta euskal eta italiar sukaldaritzaren arteko nahasketari eginiko omenaldi hon ahalik eta amaierarik gozoena emateko eskaintzen dizkiguten etxeko azkenburuetako edozein aukeratu dezakegu, hala nola, tiramisua (bikaina), cheesecake-a eta panacotta.

Gozatzeko moduko euskal-italiar sukaldaritza gure hiriko erdigunetik minutu gutxira. On egin!

Izena: La Piazzetta de Gros

Helbidea: Usandizaga 23 (Gros-Donostia)

Telefonoa: 943320838

Itxi: Inoiz

Salneurria: Eguneko menua neguan 12,90€ / Karta 15-20€