Lasarte: toki berria, betiko jendearentzat

Lasartetik ilusio eta indar askorekin iritsi da Donostiako Loiolako Erriberak auzoko Bartzelona Hiribidera Iñaki Mendo eta Arantxa Usarbarrenak osatzen duten bikotea. Bertan dago kokatua Lasarte, iragan irailaren 5ean ateak zabaldu zituen taberna. Lan eta erritmo handiko bi hilabete. Ezin esan gauzak gaizki hasi direnik.

Iñaki eta Arantxa Donostiara iritsi dira Lasarteko Kale Nagusian kokatua dagoen Lasarte tabernan egindako lan on eta arrakastatsuaren bultzadarekin. Hainbeste arrakasta eta zoriontasun eman dizkien bertako familia eta maitasun giroa ekarri nahi izan dute hiriburura. Ostalaritzaren mundu zail honetan ez dira berriak, Iñakik, adibidez, 29 urte daramatza barra baten atzean lanean, lehenik eta behin, bere gurasoek zuten Lasarteko Jalai Tabernan, eta azken laurak Lasarte tabernan, bertan batu zitzaion Arantxa.

Goizeko seietan zabaltzen dute Lasarten pertsiana, goizean goiz, jendeak pilak kargatu eta egunak ekarriko dionari ahalik eta indar kopuru handienarekin aurre egiteko. Hotza egiten duen egun hauetan zenbat eskertzen diren kafe on bat edo etxean eginiko bizkotxo goxoa, Loiolako Erriberetan dagoen tarbena honetan goza ditzakegun.

A la 6 de la mañana levantan la persiana del Lasarte, bien pronto, para que la gente pueda cargar pilas y poder hacer frente con fuerza a lo que depare el día a día. En estos días de frío, cuanto se agradecen un buen café o un buen bizcocho de elaboración casero, cosas con las que podremos disfrutar en este bar de Riberas de Loiola.

Goizerdia iristen denean lehenik gure ikusmena eta ondoren gure dastamena prestatzen duten pintxo barrarekin gozarazteko ordua da, nire bereziki gustatzen zaizkidan barra horietariko bat, pintxo goxo eta bikainez betea, aukeraketa zailtzen duten barra horietariko bat, baina aukeraketa zoragarria aldi berean. Eskaintzen dizkiguten pintxoen artean ditugu: foie konpotarekin; “Lasarte” otarrainxken edo ganba eta txanpinoien txitxiburduntziak; ontto eta foie edo porru eta otarrainxka krepea; masailak ardo beltzaren saltsan; bakailao takoa; eta onttoak urdaiazpiko eta foierekin edo tumaca, onttoak, urdaiazpikoa eta gazta dituzten ogi txigortu xerrak.

Hortik aurrera euskal sukaldaritza tradizionalarekin gozatzeko ordua iritsi da, bere gurasoengandik jaso eta ikasitakoa, baina gure garai berri hauetara ekarria, ikutu mderno eta berezia emanez sukaldetik ateratzen den plater bakoitzari. Eskaintza zabala, anoetan hasi, arrainetara iritsi artean, bidean topatzen ditugu otarteko eta hanburgesak. Horiei guztiei denboraldiaren arabera prestatzen dituzten platerrak gehitu behar zaizkio, hala nola, onttoak.

Kartan murgilduz gero anoen artean aipatzekoak dira etxean eginiko kalamarrak, txanpiak plantxan oliozpin eta urdaiazpikoarekin, nabajak plantxan, edo kalitate goreneko urdaiazpiko iberikoa.

Entsaladei dagokionez eskaintzan dituzten entsalada epeletik nahi duguna aukeratu dezakegu, ela olagarroarena, dela txipiroiena edo dela ahatearena. Horiekin batera plater konbinatuak, hala nola, etxean eginiko almandrogilak arrautza frijitu eta patatekin, edo xolomoa arrautza frijitu, patata, kroketa eta errusiar entsaladarekin.

Kartaren azterketan aurrera jarraitzen dugu, otarteko, sandwich eta hanburgesen mundu zoragarrian erabat murgilduz. Otartekoen aukeraketan azpimarratzeakoak dira Lasarte berezia urdaiazpiko iberiko, perretxiko eta piper berdearekin; bejetala bularkiarekin; iberiko mixta; edota kalamarrak ali-oliarekin. Sandwichen artean aipagarrienak mixtoa arrautzarekin edo bejetala. Azkenik, hanburgesa oso bikain bat gazta, hirugiharra, bejetala eta arrautzarekin.

Arrain plater batekiko apostua ere egin dezakegu, lasai asko, adibidez legatza labean patata eta itsaski kremarekin, 2 pertsonentzako kogotea labean edo bakailaoa labean piper berdeekin. Nahi izanez gero, arrainaren ordez haragi plater goxo baten hautua egin dezakegu, horien artean, entrekota pikilo saltsa edo rokefort saltsarekin, ahate magreta konpota eta oporto saltsarekin, ahate konfita edo txerri ukondoa patata krema eta entsaladarekin.

Egonaldiari ahalik eta amaierarik gozoena emateko eskaintzen dizkiguten etxean eginiko edozein azkenburuko jan dezakegu, besteak beste, karamelizaturiko torrada, gazta tarta, sagar tarta, krema egosiko tarta edo krema eta txokolatezko krepea.

Ahaztu baino lehen, haurrek ere euren tartea dute kartan, non arroza kubatar eran tomatearekin, arrautzarekin eta patatekin edo xerra patata eta arrautzekin dastatzeko aukera izango duten.

Indartsu hasi du bere donostiar abentura Lasartek, eta ikusita Iñaki eta Arantxaren ibilbidea, ziur indarrarekin jarraituko dutela arrakastaz beteriko bidea. On egin!

Izena: Lasarte

Helbidea: Avenida Barcelon 18 (Loiolako Erriberak-Donostia)

Telefonoa: 943244369

Itxi: Inoiz

Jantokia: Bi 20 eta 40 pertsonentzat

Salneurria: Karta 25€ / Eguneko menua 9,50€ / Asteburuko menua 15€