Lupina romescu saltsarekin

Romescu saltsarako:

Labean 200ºC-tara erretzen ditugu baratxuriak eta tomateak 20 minututan zehar.

Ogi xerrak oliba oliotan frijitzen ditugu eta gero almendrak xigortzen ditugu.

Ñorak ur epeletan hidratatzen ditugu, jarraian pulpa atera.

Irabiagailuaren edukiontzia hartu eta osagai guztiak sartzen ditugu bertan eta irabiatzen hasten gara, gatza bota eta baita ozpin txorrotada bat ere, oliba olioa pixkanaka gehitzen diogu ondo montaturiko saltsa bat lortu arte, gustoko dugun ehundura duena.

Guarniziorako:

Baratxuri freskoak oliotan konfitatzen ditugu eta amaitzeko erditik zatitutako cherry tomateak gehitzen dizkiegu, egin daitezen.

Bestetik, patata xerra batzuk egin eta frijitu.

Perretxikoak plantxan egiten ditugu olio eta gatz apur batekin.

Lupinari bi xerrak atera eta erditik moztu, zati bat pertsona bakoitzeko. Gatzatu eta plantan egiten dugu.

Aurkezpena:

Patata eta plantxan eginiko perretxikoak kokatzen ditugu oinarrian, albo batean romescu saltsa apur bat jartzen dugu. Perretxiko eta pataten gainean lupina kokatzen dugu eta amaitzeko gainetik botatzen diogu baratxuri fresko eta tomate guarnizioa.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

1,200kg-ko lupina
Bi patata txiki
12 tomate cherry
Baratxuri fresko sorta bat
Zortzi perretxiko

Romescu saltsarako:

Baratxuri buru bat
Bi tomate heldu
Lau ñora edo piper txorizero
Bi ogi xerra
Almendrak
Olioa
Ozpina
Gatza