Macarrilla: mediterraneoko sukaldaritza

Casa Macarrilla 1966 belaunaldiz belaunaldi aurrera egin duen jatetxe bat dugu. 1966az geroztik hiru belaunaldik zuzendu dituzte kataluniar jatetxe honetako suak, beti ere familiaren tradizioa mantenduz arrakasta handiarekin. Gaur egun Eduard Martí Garciak dugu sukaldeko nagusi Cambrilseko Sukaldaritza eta Ostalaritza Eskolan ikasketak burutu ostean, nahiz eta, egun bere aita Xavier Martí-ren laguntza izaten jarraitzen duen jantokian. Azken horren gurasoek jarri zuten martxan jatetxea. Evelio, aitona, arrantzalea eta ostalaria zen, goizeko ordu txikitan ateratzen zen arrantza egitera, ondoren bere emazteak kozinatu zitzan arrantzatutako arrain fresko guztiak, Cambrilseko arrantza-sukaldaritzaren tradizioa jarraituz.

Gaur egun, Eduardek bere amonaren sukaldaritzaren esentzia mantentzen jarraitzen du, Cambrilseko arrantzale zaharren sukaldaritzari fidela izaten. Mediterraneoko sukaldaritza prestatzen dute bitartean, non itsasoko produktuek eta inguruko lehengaiek garrantzia handia duten. Macarrillari hainbesteko arrakasta eman dioten sukaldaritzaren sustraiak mantentzeaz gain, ez dituzte albo batera uzten egungo sukaldaritzaren joera berriak, aire moderno eta sofistikatu bat gehituz euren sukaldaritzari.

Kartan murgilduz gero itsasoko sarrerakoen artean artean kalitate handiko itsaskiak aurkituko ditugu, hala nola, berberetxo freskoak, zigalak edota ostraj; bien bitartean, autore sarrerakoen artean dasta ditzakegu itsasoko barraskiloak llauna erara, olagarroa brasan Padroiko piper eta baratxuri eta gindila olioarekin, abakando krema etxeko errezeta sekretua jarraituz edo kantauriko antxoen koka escalibada ketu eta tomate eta romesco zopatxoarekin.

Kartan aurrera jarraituz gero Macarrillako plater tipiko eta berezitasunekin egingo dugu topo zeintzuen artean azpimarratzekoa den arrainen parrilada, horri gehitzen zaizkio Cambrilseko arrainen sarrerakoak eta oilaskoa otarrainarekin. Berezitasunez gain, “Macarrilla aitonaren sukaldea” atalean eskaintzen diguten arrainen suketa aipatu gabe ezin dugu utzi, berau baitugu Macarrillako sukaldeko izar nagusietako bat, itsasoko sukaldaritza maite duen zaleo roren gustagarri izango dena. Suketarekin batera atala hau osatzen duten errezeta “zaharrak” ditugu Montserrat amonaren arroza eta ontziratutako fideoak.

Arrain platerrei dagokionez, era guztietako arrain freskoa eskaintzen digute, horien artean aipatzekoak dira: itsaski kaneloi gainerreak, gainerretako bakailaoa alioli muselinarekin, erreboila pantxan kurruskari eta baratxuriekin, mihi-arrain xerrak otarrainxka kremarekin eta legatz enborra labean urdaiazpiko iberikoarekin.

Kartan agertzen diren haragi platerren artean bat dugu izar nagusi: herrialdeko txuletoia ahuntz-gazta eta karamelizaturiko tipularekin. Horri gehitzen zaizkio butifarraz beteriko oilasko roilotxoak Madagaskarreko piperrauts eta barazkien kurruskariarekin eta txerri hankak sagar eta perretxikoz beteak.

Mediterraneoko eta itsasoko sukaldaritzari eginiko omenaldi honi amaiera emateko eskaintzen dizkiguten etxeko azkenburuetako edozein aukeratu dezakegu.

Kataluniako Costa Dauradara gerturatuz gero ez izan dudarik eta joan Cambrilsera Casa Macarrilla 1966ko itsasoko produkturik onenak dastatu eta mediterraneoko sukaldaritzarik onenarekin gozatzeko. On egin!

Izena: Casa Macarrilla 1966

Helbidea: Barques 14 (Cambrils)

Telefonoa: 977360814

Jantokia: Nagusi bat 55 pertsonentzat / Pribatua 25 pertsonentzat / Terraza bat 16 pertsonentzat

Itxi: Udaran inoiz / Gainontzean igande gaua eta astelehena

Salneurria: Karta 35€ / Asteburuetako menu berezia 24,90€ / Merkatuko sukaldaritza menua 15€