Madrid Fusion 2015: sukalde bidaiariak

Urte berria iristearekin batera, eta 2003az geroztik gertatu den legez, hortxe dugu, ate joka Madrid Fusion gastronomia kongresuaren edizio berri bat, gastronomia egutegiko zita garrantzitsuenetako bat eta gastronomia eta sukaldaritza maite eta gogoko duen orok galdu behar ez duena, gertutik ezagutuko dituelako euskal, espainiar eta nazioarteko sukaldari onenen azkeneko sorkuntza lan eta ikerketak. Gastrofesta bertan izango da ikusi, entzun, dastatu eta bizitako guztiaren berri ematen.

Datorren otsailaren 2an jarriko da martxan Madrid Fusionen edizio berri bat eta hiru egunez bertan bilduko da gastronomiaren egunerokotasunare atentzioa, han bilduko baitira munduko sukaldeetako ikur asko, besteak beste: Angel Leon, Andoni Luis Aduriz, Elena Arzak, David Muñoz, Dong Zhenxiang, Pedro Subijana, Paco Pérez, Martín Berasategui, Nacho Manzano, Pepe Solla, Susi Diaz, Eneko Atxa, Akrame Benallal, Joan Roca, Paco Roncero, Fina Puigdevall, Joël Robuchon, Rodrigo de la Calle, Tom Seller, Yoshiro Narishawa, Dani Garcia, Ricard Camarena y Ramón Freixa.

Horiek guztiek euren azken aurkikuntza eta ikerketen berri emango dute, zuzenean kozinatuz euren sukaldeetan sortutako azken platerrak. Ondorengo estekan duzue Madrid Fusioneko egitarau osoa, non azaltzen den zer azalduko duen sukaldari bakoitzak: Madrid Fusion Egitaraua

Baina munduko sukaldaritzako maisuen hitzaldi eta erakustaldiez gain hainbat ekintza desberdin antolatuko dira hiru egunetan zehar, hala nola, 2014ko Espainiako 100 jatetxe onene zerrenda eta Mugaritzeko sukaldeko filosofiari omenaldia, Andoni Luis Adurizen lankide izandakoen eskutik. Hainbat lehiaketek ere emozio puntua emango diote gastronomia kongresuari: Gazta Mokadutxoen lehiaketaren V edizioa, Autore Ogitartekoen II lehiaketa, Italiar Produktuen Sukaldaritza Kreatiboa, Diseinuzko Pintxoak, Zure Laguntzailea Aukeratu eta Oliba Olioaren Kozinatzeko Nazioarteko XII Lehiaketa.

Hori guztia 50 sukaldeko maisuk emango dituzten 17 tailer magistral eta Enofusionen, ardoaren munduari eskainitako espazioa, ospakizunarekin batera.

Madrid Fusionen bultzadaz baliatuz gastronomia Madrilgo kaleetara irtengo da datozen egunotan Madrilgo Gastrofestivalaren seigarren edizioaren ospakizunarekin. 400 enpresa eta 50 erakunderen laguntzari esker, dastaketak, ikastaroak, kontzertuak, hitzaldiak eta tailerrak antolatuko dira. Ekintza guztiak zazpi gai desberdinetan antolatzen dira, parte hartu nahi den ekitaldien hautaketa errazte aldera: “Madrid Gastronómico”, “Gastrocultura”, “Experiencias Sensoriales”, “Gastrofashion”, “Gastrosalud”, “Diseño y gastronomía” y “Enocultura”.