Maskarada: euskal txerriaren tenplua

“Euskal Txerria Lekunberriko klimara eta aire libreko esplotaziora ondo egokitutako landa animalia bat dugu, ez dira arraza horretako txerri asko jaiotzen, hazte leuna du eta gainera gantz kopuru handia. Aipatzekoak dira bere belarriak (handiak eta tamaina handikoak, ikustea eragozten diotenak) eta geruza beltza mantxa handiekin bere buruan eta ipurdialdean belaunetaraino”.

Euskal Txerriaren definizio hori Maskaradaren webgunean aurkitzen dugu, Nafarroako Lekunberri herrian kokatua dagoen denda-jatetxe honetan txerri arraza horren produktu oro aurkituko ditugu, erosi edo dastatzeko.

Jose Ignacio Jauregi dugu apustu horren erantzulea. Lurreko produktuen zaletu horrek duela 7 urte erabaki zuen, 2008ko abuztuan, negozioa martxan jartzea Lekunberri taberna familiarrean lanean egon ostean. Maskarada martxan jarri zuenean argi zuen zein zen bere helburua: produktu bikainak egitea baliatzen duen bertako animalia baten gourmet produktuak eskaintzea. Egun helburu hori burutu duela baieztatu dezakegu, eta nola burutu gainera, esperientzia bikaina da Euskal Txerriaren Maskarada produktuak dastatzea, ez diote iberikoei enbidiarik.

Maskaradan Euskal Txerriaren prozesu osoa zaindu eta egiten dute, genetika, hazte eta esplotaziotik hasi, kozinatze eta dastatzeraino, animalitik eratorritako produktuak egiteaz gain dituzten lehortegi eta fabriketan eta merkaturatzea.

Lokalera iristen garenean, lehenik eta behin, dendarekin egiten dugu topo non beraiek egiten dituzten produktu sorta zabala erosteko aukera eskaintzen diguten, hiru arlotan banatutako produktu sorta: onduak, freskoak eta prestaturikoak.

Produktu freskoen artean aurkituko itugu etxean kozinatzeko txerri zatiak, familiakoak eta lagunak gozatuarazteko, adibidez, presa, sekretua, pluma, saiheskia eta azpizuna. Ondutako produktuen artean ditugu urdaiazpikoa, paleta, lomo ondua, buru ondua, txorizoa, saltxitxoia, txistorra, gantza eta hirugihar ondua.

Euskal Txerriarekin prestaturiko platerrak ere eskaintzen dizkigute etxean zuzenean gozatu ditzagun, hala nola, hirugiharra tenperatura baxuan, trufaturiko saltxitxa, saltxitxa onttoekin, patea, hankak saltsan, muturra eta belarriak ontto saltsan, konfitaturiko saiheskia, konfitaturiko txerrikumea eta mingaina eskabetxean.

Dendaren atzealdean jatetxetxo bat dute non gourmet ikutua duten Euskal Txerriaren platerrak eskaintzen dizkiguten. EUren produktuak zerbitzatzen dituzte euren izaera guztiarekin, txerriaren zaporea ezkutatuko duten saltsarik gabe, produktuak goratzen dituzten elementuekin lagunduta. 70 bat errezeta dituen errezetategia dute eta urte osoko eskaintza errezeta horiek eskaintzen oinarritzen dute, platerrak aldatuz doaz. Errezeta horiekin Jose Ignaciok bere produktuak maisuki lantzen ditu, egiten duen lanarekiko pasioa eta produktu oro egiteko jartzen duen mimoa transmititzen ditu.

Dastatze menu bat badute honako platerrek osatzen dutena: sarrerakoetan urdaiazpikoa eta lomo, papada kristal piperrekin, Maskarada entsalada eta arrautz puskatuak txistorrarekin; horiekin batera aukeratu beharreko bigarren plater eta azkenburukoa. Hori guztia 26€-tan, horri edaria gehitu beharko genioke. Aldatzen joaten diren gourmet menu bat ere badute.

Dastatze menuaz gain kartako sarrerakoetan eskaintzen dizkigute kroketak, saltxitxoia parrilan, “cabezada” teneperatura baxuan Ezpeletteko piperrarekin eta patea.

Bigarren platerren artean aurkituko ditugu presa, sekretua, pluma, saiheskiak, konfitaturiko txerrikumea, mutur eta belarriak ontto saltsa, eskuak saltsa eta mingaina eskabetxean.

Amaitzeko etxean eginiko azkenburukoak mamia, arrautz flana, pantxineta, gazta, limoizko sorbetea, izozkia eta txokolatezko coulanta.

Leku desberdin bat, Euskal Txerriaren tenplua bertako txerriarekin egiten diren produktuak erosteko eta dastatzeko lekua, gozatzeko, hori da Maskarada, Lekunberrin. On egin!

Izena: Maskarada

Helbidea: Aralar 66 (Lekunberri)

Telefonoa: 948504236

Ireki: Denda: egunero / Jatetxea: eguerdiro asteartean izan ezik

Jantokia: Bat 40 pertsonentzat

Salneurria: Dastatze menua 34€ / Gourmet menua 40€