Dastatze oharra

Fruta profila, oliba intentsoarekin, fruta heldua oroitarazten diguten ikutuekin. Sagar, platano heldu eta almendra ikutuak nabaritzen dira, baita hosto eta belar berde punttuak, eta hinojo zein intxaur berde usainak ere. Ahoan, gozoa eta almendra ikutuduna, apur bat mikatza eta min puntu bat ere baduena. Oso orekatua.

Mestral Oliba Olio Birjina Extra Cambrils Nekazal Kooperatiba osatzen duten 410 ekoizleen esfortzu eta lanaren emaitza da. Ekoizle horiek 150.000 olibondo baino gehiago landatuta dituzte, arbequina motakoak. Kooperatiba 1902an sortu zen eta olibakultura belaunaldiz belaunaldi erakundearen oinarrietako bat izan da, horrek eragin zuzena izan du Cambrils eta inguruko ostalaritza eta gastronomian.

Arbequina olibondoek, Siurana Babestutako Jatorrizko Izendapeneko oliba mota nagusia, kontrastaturiko kalitatezko fruitu bat ematen dute, Mediterraneo Itsasaldean hazten dena. Mikroklima, lurra, nekazal lan bikaina eta instalakuntza onenek, kalitate goreneko olio hau ezagutzeko aukera eskaintzen digute.

Mestral olioaren balore gehigarririk garrantzitsuenetariko bat dugu bezeroak aukera duela eskutan duen olioa zein olibarekin egin den,, xehatzeko eguna eta dagokion lursaila ezagutzeko. Horrek jatorritik zuzenean jasotako produktu baten erabateko kontrola eta konfiantza dakar.

Cambrils Kooperatibako almazarak instalakuntza modernoak ditu eta molturaziorako gaitasun handiarekin, xehatzearen prozesuaren optimizazioa bermatzen duena. Mestral olioaren kalitatearen sekretuetako bat dugu azeitunak egunean jaso eta egunean bertan xehatzen direla. Xehatzean medio mekanikoak erabitzen dira soilik, tenperaturaren kontrol zehatzarekin, ezaugarri organoleptiko eta nutritibo guztiak mantendu eta lortuz. Jarraian, bere ezaugarririk onenak mantentzeko beharrezkoa den egoeran biltegiratzen dira.

2006an AEMOk (Olin lantzen duten Herrien Espainiako Elkarteak) instalakuntzei Espainiako errota onenaren saria eman zien. Oliba zukua eskuratzeko, behin oliba euren heldutasun puntu onenera iristean, ekoizleak olibak zuhaitzetik jasotzen ditu zuzenean. Arratsaldero uzta almazarara eraman eta olibak aztertu eta landuak izaten dira momentuan.

Ekoizleek urtetik urtera produktuaren kalitatea hobetzeko egiten duten lana saritua izan da hainbatetan. Azken urte hauetan aipagarrienak: Espainiako Gobernuko Ingurugiro, Landa eta Itsas Ministerioak emandako Espainiako Oliorik Onnaren Saria; eta Los Angeles County Fair, Paris Terraolivo Nazioarteko Azokan eta Jaengo Expolivan lortutakoak.

Oliba olioa erosteko egin klik