Atzo, Pedro Arregi zendu zen, Euskal Herriko parrilero onenetariko bat eta urtetan Getariako Elkano Jatetxeko parrilaren ardura eraman duena. Urte askoan aritu da jo eta ke Getariako gastronomia tenplu honen parrila gobernatuz. Bertara peregrinazioan aska eta asko izan gara joandakoak, kokotxak edo erreboila parrilan dastatu eta gozatzeko.

Pedrok utziko gintuen, baina Elkanok gozarazten jarraituko gaitu, Aitor eta familia osoaren eskutik. Horiek jarraituko dute parrilako produktuak era bikain batean eta mimo handiz prestatzen jarraituko dutenak.

Lerro hauen bitartez, Gastrofestak besarkadarik handiena bidaldu nahi die Elkano osatzen duten familiako kide guztiei, eta euren minarekin bat egin, gure doluminak bidalduz familiari.

Jaso ezazue besarkada handi bat Gastrofesta egiten dugun guztion partetik!