Minimal: 2 jardunaldia arratsaldea

Eguneko lehen hiru hitzaldi eta bazkariaren ostean, Minimal Miniaturazko Gastronomiaren I Jardunaldien azkeneko hitzaldiak entzuteko prest ginen, non azkeneko sei pintxoak aurkeztuko ziren.

Jardunaldietan parte hartu zuten azkeneko hiru sukaldariak izan ziren: Yosune Menendez (Erkiaga/Gasteiz), Josean Merino (MarmitaCo-PerretxiCo/Gasteiz) eta Rubén González (La Casa del Patrón/Murgia).

Arratsaldeko hitzaldiei hasiera ematea egokitu zitzaion Yosune Menendezi. Jardunaldietan parte hartu zuen makume bakarrak lehenenego “Isiltasuna” pintxoa aurkeztu zuen (izen hau jarri zion, tabernako zerbitzariak hau lehenengo aldiz dastatzean hitzik gabe geratu zelako), tomatea, marrubiak, tipulina, rukula, olagarroa, bieira eta legatza osagaitzat dituelarik, Gasteizko tabernara gerturatzen direnak harrituta uzten ditu, haritz kez lagunduta aurkezten baita; jarraian “Gorbea” pintxoa aurkeztu zuen, mendiaren irudikapena bat zen honek, ardo beltzean eginiko orein, ontto gisatuak, foie, txokoatezko kupula bat eta bainila espuma zituen osagaitzat.

Arratsaldeko bigarren hitzaldia, bere irakasle izandako Miguel Angel Beltrani eskaini zion Josean Merino gasteiztarrak. Honek aurkeztutako bi pintxoak izan ziren foie turroia, iragazitako baserriko yogur, almendra, gatza eta tomate-arrokaz lagunduta; eta hirugiharra, itsasoa eta lurra batzen zituen pintxo bat, non osagaiak, hirugihar zatia, kalabaza, trutxa arrautzak, junkiloa eta sagar, limoi eta soja airea ziren.

Jardunaldiei amaiera ematearen ardura, etxeko Ruben Gonzalezek izan zuen. Lehenik eta behin, ontto capuccinoa aurkeztu zuen, patata espumaz eta arto frijituaz lagundua, espuma joko sinple bezain goxoa; bigarrenik, arkume mini-hanburgesak aurkeztu zituen, mostaza desberdin, entsalada eta konfitaturiko patatekin lagunduta.

Behin hitzaldiak amaituta, Minimal Miniaturazko Gastronomiaren I Jardunaldi hauen azkeneko afariaren txanda iritsi zen. Bertan hiru sukaldari arabarrekin parte hartu zuten, bakoitzak aurkeztu zituen bi pintxoekin. Hauei “Kakel Zopa” eta “Gazta-tarta marakuia eta mango kulisarekin” gehitu zitzaizkien. Guzti hori ondorengo ardoen laguntzaz dastatu zen:  Baigorri Blanco FB 2012; Montebuena Rosado 2013; R&G Rioja 2010; Lar de Paula Merus Crianza 2010; Luis Cañas Reserva 2008; Manuel Quintano 2005; eta afaria amaitzeko Latte art-ek prestaturiko dekoratutako capuccinoak edan ziren.

Afariaren ostean, sari-banaketa ekitaldia ospatu zen. Bertan, Igor Rodriguezi “Master of Minimal” saria eman zioten, bere “Ravi-olia angila espinagadaz betea” pintxoa aukeratu baitzuten jardunaldietan egondakoek pintxo onena gisa. Honetaz gain, Gonzalez anaiei eta Felix Mansori jardunaldien antolakuntzan emandako laguntza eskertu zitzaien eta Gasteizko Toloño Tabernako Enrique Fuentesen ibilbidea saritu zen.

Lerro hauen bitartez antolakuntza zoriondu nahi dugu, Minimal jardunadi interesgarri eta bikain hauek antolatzeagatik, espero dugu askoren lehenengoa izatea.

Argazkia: Eva Pascual