Minimal: 2 jardunaldia goiza

Lehen egun intentso baten eta Murgiako Nagusi Hotelean primeran lo eta gosaldu ostean, Minimalen (Miniaturazko Gastronomiaren I Jardunaldiak) bigarren jardunaldiko goizeko hitzaldiekin gozatzeko prest ginen.

Hitzaldien sorta baino lehen, Bacalao Giraldok babesturiko hitzaldi txiki bat izan genuen, non bakailaoa protagonista nagusi zen pintxo bat aurkeztu ziguten, bakailao tripakien gainean kokaturiko bakailao zatia, pil-pilaz eta plantxan prestaturiko zainzuriez lagunduta.

La jornada comenzó con una ponencia de Bacalaos Giraldo, que nos presentó un bacalao, presentado sobre un guiso de sus propios callos, napado con el pil-pil y decorado con unos espárragos a la plancha.

Bigarren jardunaldi honetako goizean parte hartu zuten hiru sukaldariak izan ziren: Bixente Muñoz (Gran Sol/Hondarribia), Igor Rodriguez (Palma de Mallorca) eta Roberto Artiguez (Sanwicoffee/Bilbo).

Goiza martxan jartzeko ardura izan zuen sukaldaria, Bixente Muñoz hondarribiarra izan zen. Honek argi utzi zuen miniaturazko sukaldaritzaren ikurretako bat dela eta Murgiara ekarri zuen Euskal Herriko 2013ko pintxo txapelduna “Bakailao tosta pikilo piper, foie eta melokotoi mermeladarekin”, zapore nahasketa bikaineko pintxoa eta munduan zehar bidaiatzera proposatzen zuena; prestatu zuen bigarren pintxoa “Urrezko arrautza” izan zen, bere kabian zegoen arrautza irudikatzen zuena.

Jarraian hitza hartu zuen Palma de Mallorcan finkaturik dagoen Igor Rodriguez donostiarra. Beste guztiek bezala, bi pintxo aurkeztu zituen honek, 2013ko Espainiako azpitxapeldun geratu zen “Angila espinagada ravi-olia” (oliba olio gelatinaz eginiko raviolia, angila espinagadaz (Palma de Mallorcako arrain jakia)) eta Mallorcako txapeldun geraturiko “Candy Pato” (ekialdeko ikutuak dituen ahate “gozoki” bat).

Bigarren hitzaldi sorta amaitzeko, Roberto Artiguez bizkaitarrak bere bi pintxoak aurkeztu zituzten: “Criollo Pintxoa”, Bizkaiko 2013ko txapelduna, criollo txorizoaren haragiz, arrautza baten gorringoaz, igotako arrautza zuringo eta gratinaturiko gaztaz beteriko ogitxoa; jarraian, bere “Bakailao berdea” pintxo berria aurkeztu zuen, bakailao zati bat, tipula kremaren gainean, piper berde “orri” kuriosoa bakailaoaren gainean, eta tipula gorri kurruskariz eta lore jangarriz amaitua.

Behin hiru hitzaldiak amaituta, sukaldariek aurkeztutako sei pintxoak dastatzeko prestatu ginen. Sei pintxo horiei batu zizkieten “Pepperseet” gazta krema bikaina eta “Txokolatezko bizkotxoa koko eta txokolate beroarekin”, bazkari bikain bati amaiera ezin hobea. Guzti haum ondorengo ardo sorta ederrarekin lagundu genuen: Artero Macabeo-Verdejo 2013; Rolland Galarreta Rueda 2012; Villa Conchi Brut Reserva; Altos R Pigeage 2010; Valtravieso Reserva 2012; eta amaitzeo Guatemala Acatenango kafe gozoa, Chemex kafetera batean egina eta zerbitzua.

Bihar kontatuko dizkizuegu arratsaldeko hitzaldi eta amaiera afariaren nondik norakoak.

Argazkia: Eva Pascual