Minimal II Jardunaldiak

Martxoa MINIMAL, Miniaturazko Gastronomiaren II Jardunaldiekin hasiko da. Iaz 100 pertsonen gehienezko kopurua osatzea lortu zuten. 100 pertsona horiek sukaldeko profesionalak izan ziren iaz eta pintxo eta tapen munduan zeuden azkeneko joerak ezagutu eta horien inguruan eztabaidatzeko aukera izan zuten. Formula berea mantenduz, bertaratatutakoek teoria eta praktika uztartzeko aukera izango dute 10 sukaldari famaturen eskutik. Horiek euren pintxoen prestakuntza azalduko show-cooking formula jarraituz.

 

Jardunaldi profesionalak martxoak 2 eta 3an ospatuko dira Murgian (Araba). Herri hori izan da aukeratua bere kokapena eta zazpi probintzia hiriburuekin duen gertutasunarengatik. Jardunaldiak La Casa del Patron Hotel Jatetxean ospatuko da, Gonzalez anaiek zuzendua eta bertako sukaldeko nagusia, Ruben Gonzalez, bertaratzen direnen anfitrioi lanak egingo ditu.

Berrikuntza bezala aurtengo jardunaldietan profesionalak ez direnek martxoarn 1ean publikoari zuzendutako afari bat antolatu dute, non jendeak 2014ko pintxo eta taparik onenak dastatzeko aukera izango duen, ardo bikainekin bustita. Jatetxe berean miniaturazko sukaldaritzaren artelanekin gozatzeko aukera ezin hobea. 49€ da afariaren salneurria eta 945.462.528 telefonora deituz egin dezakezu zure erreserba.

Jardunaldi hauek Basquetourren, Promozio Turistikorako Euskal Agentzia, Euskadi Gastronomika Produktu Klubaren bitartez.

10 sukaldeko “maisu”

MINIMAL jardunaldietarako bildutako maisuen zerrendaren barruan ditugu azken urtean ospatu diren miniaturazko gastronomiaren lehiaketa garrantzitsuenetako txapeldunak edota kurrikulum garrantzitsua duten sukaldariak: 2014ko Arabako Miniaturazko Sukaldaritzako Txapeldun Mitxel Suárez ; Igor Rodríguez, Master of Masters Minimal 2014; Pascal Etcheverria, 2014ko Iparraldeko Pintxo Lehiaketako Txapelduna; Helena Rodríguez Centeno, 2014ko Nazio Mailako X Pintxo eta Tapa Lehiaketako Azpitxapelduna; Juan Antonio Gómez, 2014ko Euskal Herriko Pintxo Txapelketako Eusko Label Saria; Jesús Iñigo, 2014ko Euskal Herriko Pintxo Txapelketako Txapelduna; Koldo eta Iñigo Kortabitarte 2014ko Euskal Herriko Pintxo Txapelketako Pintx Popularraren Kutxabank Saria; Jose Ignacio Castrodeza 2014ko Nazio Mailako X PIntxo eta Tapa Txapelketako Azpitxapelduna eta Valladolideko Pintxo eta Tapa Txapelketako Urrezko Pintxoaren irabazlea; eta Alex Múgica 2014ko Nazio Mailako X Pintxo eta Tapa Txapelketan Pintxo Tradizionalaren Saria.

Hitzaldiak osatzeko, bertaratutakoek anfitrioi maisuaren lana ezagutzeko aukera ere izango dute, La Casa del Patroneko Ruben Gonzalez dugu hori, Arabako Pintxo Lehiaketako Txapelduna 1995, 2005 eta 2007an eta azpitxapeldun 2014an.

Jardunaldi gastronomikoetan zehar Arabako produktuei arreta berezia eskainiko zaie. Hori dela eta, Ruben Gonzalez anfitrioiak Arabako produktuekin prestaturiko platerrek osatuko duten menua eskainiko du MINIMAL’15 jardunaldietako inaugurazio bazkarian.