Molly Malone: kalitate informala

Hiriaren erdigunetik pasiatzen ibili ostean, garai honetan ohikoak diren gaztain gutxi batzuekin sabela zabaldu ostean, eta Kontxa zeharkatu ostean, atseden hartu eta pilak kargatzera eseri gara San Martin kalean kokatua dagoen “typical irish pub” batean, zehazki 55. zenbakian, Molly Malonen.

1998. urteko urtarrilak 16tik dago zabalik pub donostiar hau, Tristan Montenegro eta Maite Sabadell bikoteak jarri zuen martxan, gure hiriko ostalari arrakastatsu eta bikainak, orain euren seme-alaben laguntza ere badute euren establezimenduak kudeatzeko, baina Tristan eta Diego dira Molly Malonen buruak egun.

Irlandar pub bat den heinean donostiar eta kanpotarren bilgune da, non mundu mailako kirol ikuskizunik garrantzitsuenekin gozatzeko aukera izango dugu, futbol partiduetatik hasi, munduko errugbi txapelketa arte, aste honetan finala biziko duena, ba al dago Molly Malone bisitatzeko aukera hobeagorik? Hori guztia garagardo on bat hartu eta gure egonaldia sukaldean prestatzen dituzten edozein kutixirekin goxotzen dugun bitartean.

Astean zehar hainbat ekintza desberdin antolatzen dituzte, lagunen bilgune bihurtzen direnak non jendeak gozatu eta giro bikaina sortzen den Molly Malonen. Ostegunero karaokea antolatzen ute, eta bi larunbatean behin kontzertu bat, horretaz gain euren ateak zabalik izaten dituzte jai egun bereziak ospatzeko, hala nola, Saint Patricks (Irlandako egun bereziena) eta Halloween.

Gastronomia arloari dagokionean, uda honetan Moly Malonek bere eskaintza aldatzea erabaki du. Sukaldaritza informalaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, baina orain hanburgesa eta ogitarteko gourmeten aldeko apustua egiten dute, lehen mailako haragiarekin prestatuak eta beraientzat bereziki egiten duten artisau ogi baten laguntzarekin.

Karta eskuetan hartu eta sarrerakoetan aurkituko ditugu tipula uztai frijituak gazta saltsarekin; oilasko hegaltxoak barbakoa saltsa edo minak; eta natxoak cheddar, haragia chillirekin, crème fraîche eta “pico de gallorekin”. Sarrerakoen artean entsaladak ere aurkituko ditugu Cesar eta Burrata entsaladak.

Ogitartekoen artean, protagonista nagusia dugu Sub, almandrogila, etxean eginiko tomatea eta provolonea daramatzan ogitartekoa, dastatzea merezi duen kutixia; baina etzaio atzean geratzen Bahn-Mi ogitartekoa, tenperatura baxuan eginiko txerria, etxean eginiko enkurtidoak, tipula morea eta all i olia dituena, zapore bereziak dituen ogitartekoa, baina bikaina.

Gourmet hanburgesak dira Molly Malonen apustu berri honetako protagonista nagusienetakoak, gure hirian aurkitu ditugun onenetakoak, bai euren kalitatearengatik, zein osagaiekin jolastuz proposamen bereziak egiteagatik. Guk hemen eskaintzen dizkiguten seietatik hiru aipatuko ditugu: Labela, Idiazabal gazta, pikilo piperrak, rukula eta etxexan eginiko piparrekin; Mexa, aguakatea, natxoak, tipula morea, pico de gallo eta chipotle saltsarekin; eta Foierena, plantxan eginiko foie, karamelizaturiko sagar eta barbakoa saltsa gozoa dituena. Hiru kutixi bikain!

Baina ezin Molly Malonen klasiko bihurtu diren “Baby Rib”-ak aipatu gabe geratu, pubean instituzio direnak eta kartatik kendu ezin izan dituztenak, egurrarekin erretako saiheskiak barbakoa saltsan bustiak patata frijituekin aurkeztuak.

Amaitzeko EEBB-tatik ekarritako ideia gozo bat, “Grilled Donutsak”, plantxan eginak eta karamelizaturiko donuts batzuk osagai desberdinekin beteak, batzuk mozzarella, arandano eta Idiazabalekin; nutella eta ricottarekin; eta platano, nata eta karameloarekin. Azkenburuko berezi bat baina asko gustatu eta dastatzea merezi duena.

Hori guztia Molly Malonek eskaintzen dizkigun garagardo sortatik hautatutako batekin busti dezakegu. Horien guztien artean aipagarrienak artisau garagardoak dira, Basqueland Brewing Project garagardoa buruan dutela, Montenegro-Sabadell familiako kide den Kevin Patriciok egiten dituenak. Ez dira atzean geratzen Brew Dog, Gross edo Naparbier garagardoak, edota eskaintzen dizkiguten besteetako edozein Hoegaarden, Paulaner, Franziskaner, Budweiser, Leffe Vieille Cuvée edo Coronita. Irlandar pub batean gauden heinean ezin zen falta erreferentziazko irlandar garagardoa, Guiness.

Lagunekin edo familiako kideekin biltzeko leku paregabean daude, giro bikainarekin gozatu, eta irlandar pub baten izaera eta esperientzia bizitzeko aukera ematen diguna Donostiako erdialdean. On egin!

Izena: Molly Malone

Helbidea: San Martin 55 (Donostia)

Telefonoa: 943469822

Itxi: astelehena

Irekiera ordutegia: asteartetik larunbatera 16:00-23:30 / igandeak 12:00-24:00

Jantokia: Bat 40 pertsonentzat

Salneurria: Karta 25€