Ekaina amaieran dastatu genituen Muñoak (San Martin merkatua / Donostia) egiten dituen frankfurt saltxitxak eta egia esan harrituta geratu ginen zuten mailarengatik. Alemaniako saltxitxen maila berera iristen dira. Badakizue, frankfurt saltxitxa bikain dastatu nahi bauduze gerturatu Muñoara.

Egite prozesua:

Txerri gantzaren haragia xehetzen dugu Frankfurteko espeziekin batera. Jarraian hesteetan sartu eta saltxitxak egosten ditugu 75ºtara. Hozten utzi eta binaka ontziratzen ditugu, jarraian, 20 minutuz 80ºtara pasteurizatzeko.

Osagaiak:

- Txerri gantza

- Esne proteina eta soja

- Gatza

- Patata almidoia

- Espezieak