Muskuiluentzat:

Muskuiluak oliotan jarri zabaltzen diren arte. Haragia atera eta latako muskuiluen likidoan sartu.

Azal kurruskarientzat:

Muskuilu bakoitzeko, txerri azal bat eta gazta kubo bat erabiliko ditugu.

Piparren yogurrerako:

Osagai guztiak elkarrekin jarri eta xehatu. Ondu.

Latako muskuiluen oliozpina:

Muskuiluak xehatu eta gainontzeko osagaiekin nahastu ostean dena irabiatu.

Amaiera eta aurkezpena:

Platere hau aurkezteko zotz luze batzuk hartuko ditugu. Bertan gazta kuboak eta txerri azalak sartu. Honen gainean yogur pixka bat jarri eta azkenik muskuilua. Oliozpina gainetik bota.

Zotzak zutik mantenduko dituen euskarri batean kokatu pintxoa.

Osagaiak (sei pertsona):

Muskuiluetarako:

4 muskuili
Muskuilu lata baten likidoa
Oliba-olio birjin goilarakada bat

Azal kurruskarirako:

4 txerri azal  (chips)
Lau Idiazabal gazta kubo (1x1cm)

Piparren yogurrerako

40 gr yogur griego
Hamar gr Ibarrako piparrak ozpinetan
Gatza
Piperrauts beltza

Latan dauden muskuiluen oliozpinerako:

Latako muskuiluak
Tiuplin pixka bat
Estragoia
Perrexil xehatua
25 gr oliba olio birjina