Muturrak eta onttoak tarrinan

Txahal muturra, behin ilez ondo garbituta, 2 orduz egosi barazki salda xuabe batetan. Salda berberean utziz gordezen ditugu gero erabiltzeko. Bitartean, baratxuriak ongi xehetzen ditugu, su bizian salteatzen ditugu eta gozatu egiten ditugu.

Tarrina batetan oraindik ere bero dauden txahal mutur zatiak onttoekin tartekatuz kokatzen ditugu. Tarrina papel gardenarekin estali eta hozkailuan gordetzen dugu gau osoan zehar.

Tarrina hotza zentimetro bateko loditasuneko xerratan moztu eta sutan salteatu oliba-olio pittin batekin. Ozpin-olioz ondutako entsalada zaporetxu edo patata pure eta okel zukuz lagundu.

Osagaiak:

- Txahal muturrak
- Barazki salda
- Onddoak
- Oliba-olioa
- Papel gardena

La Cuchara de San Telmoren errezeta