Aste honetan Naroa Kafetegiko familia bisitatu dugu. irungo erdigunean kokatua, epaitegien alboan eta San Juan plazatik metro gutxira, kafetegiak 35 urteko ibilbide luze eta oparoa du.

1979an jarri zuten martxan Naroa kafetegia Jose Miguel Recondo eta Maria Soledad Iguiñizek. Baian 2014ko maiatzaren 9an etapa berri bat hasten zuen kafetegiak, etapa gaztea, Ane Recondo alabak eta bere bikote Borja Vaquerizok hartu baitzuten Naroaren ardura. Bi gazte bai, baina ostalaritzan ibilbide luze eta oparoa dutena. Euren bizitzetako 30 urteetan mundu horretako sekretuak ezagutzeko aukera izan dute, Naroara indar eta gogo handiekin iritsi arte.

Anek sukaldaritza Cebanc eta Luis Irizarren Sukaldaritza Eskolan ikasi zuen, gero Gipuzkoako hainbat jatetxe esanguratsuenetan lan egiteko, hala nola, Iñigo Lavado, Kokotxa, Bernardo Etxea, Abarka, Alameda, Astelena, edo Atalaia, non bere aitapontekoarekin, Ignacio Muguruzarekin, egin zuen lan. Borjak ere Luis Irizarren Sukaldaritza Eskolan ikasi zuen, bertan ezagutu zuten elkar, Akelarre, Beti Jai, Alameda, Juanito Kojua, Branka, Lanziego eta La Trastiendan lan egin ostean, Donostiako Alde Zaharreko Gandarias jatetxera iristeko, non lanean jarraitzen duen egun, Aneri laguntza eskaintzen posibe duenean.

Ane eta Borja dira Naroa ontziaren lemazain, baina Aneren amaren, Maria Soledad Iguiñizen, esperientziaren laguntza ere badute, barraren atzean aurkituko dugu. Ezin ahaztu ere sukaldariaz, Javi Muguruza, aurretik aipaturiko Ignacio Muguruzaren hiloba, etorkizun handiko Gipuzkoako sukaldari gazte bat, Alamedatik eta bere osabaren Atalaiatik pasatako Naroara iritsi aurretik. Barran, Txema Marquez eta Yannick Fontanen esperientzia dute.

Goizeko 6.30tan zabaltzen dituzte Naroa kafetegiko ateak, gosari ederrak eskainiz, jarraian, barra pintxo sorta bikain batekin betetzeko, besteak beste, ganba, hirugihar eta gazta roilotxoa; jamon york eta gaztaz beteriko tomatea; eta hirugihar eta haragiz beteriko txanpinoia.

Naroa kafetegiko sukaldaritza-eskaintza bi kontzeptutan oinarritzen da. Lehenengoa eguneko menua dugu, eguerditan zerbitzen dena, non mimo eta karino askorekin prestaturiko euskal sukaldaritza tradizional gozo batekin gozatzeko aukera izango dugu (azpimarratzekoa zerbitzuaren azkartasuna). Plater tradizional sorta ederra prestatzen dute egunero, beti ere denboraldiko eta merkatuko produktuekin prestatuta, eta egunero aldatzen direnak.

Sarrerakoen artean eskaini diezazkiguketen platerren artean ditugu: baratxuri-zopa zoragarria (eguneko menuan aurkitzen baduzue dudarik ez egin horrekin gozatzekoa), lekak urdaiazpiko eta patatekin, barazki menestra, spaghettiak karbonara do boloñesa erara, edota txistorra eeta perretxiko nahaski berezia, oso ona.

Arrainetan beti saiatzen dira gure sukaldaritzan ikur izan diren arrainak eskaintzen, lupina, urraburua, legatza, bakailaoa edo txipiroiak. Bien bitartean, haragi eskaintzaren barruan aurkituko ditugu saltxitxak, almandrogilak, xerra, oilaskoa edota solomoa. Hori guztia egunaren eta merkatuan aurkitzen dutenaren arabera. Amaitzeko, etxean eginiko azkenburuko tradizional sorta gozoa, hala nola, flana (bikaina), arrozesnea, mamia edo Naroa tarta krematsua.

Beste alde batetik, sukaldaritza informala deritzoguna eskaintzen digute, hanburgesa, otarteko edo plater konbinatuen sorta eder batek osatzen duten eskaintza.

Kartan murgilduz gero, sarrerakoetan aurkituko ditugu: ali-oli kalamarrak; Naroa patatak, esnegaina, hirugiharra eta gaztarekin; edo ogi-txigortuak, hala nola, ahuntz-gazta, hirugiharra eta tipula frijitua daramatzana, edo rukula, txerriak eta antxoa dituena. Beste alde batetik, entsalada bikain bat dastatu dezakegu, adibidez, ahuntz-gaztarena edo pasta-entsalada, biak ala biak zoragarriak. Pasta platerren artean aipatu beharrekoa dugu ontto rissotoa idiazabal gaztarekin. Arrakasta gehien dituzten sandwichak dira mixtoa txakarekin eta oilaskoarena.

Kuriosoak dira hanburgesak eta otartekoak izendatzeko erabili dituzten izenak. Lehenengoak izendatzeko Irun inguruko mendien izenak erabili dituzte, bigarrenentzako, aldiz, mugaldeko herri horretako auzoen izenak erabili dituzte. Hanburgesen artean nagusi dira Erlaiz eta San Marcial, otartekoetan, bitartean, Olaberria da nagusi. Azkenik, plater konbinatuak ditugu, adibidez, xerra edo eskalopea piper gorri, kroketa eta patatekin; edo tortila aukeran, kroketak eta entsalada.

Eta amaitzeko, gozotu dezagun gure bizitza eskaintzen dizkiguten edozein etxeko azkenburuko aukeratuta, besteak beste, txokolatezko culant-a (harrituta utziko zaituzte, bikaina), karamelizaaturiko torrada, browniea edo yogurt kopa.

Historia luzeko kafetegi bat, famaduna Irunen, baina berriro itzuli da indar, gogo eta energia askorekin, Ane eta Borja talde bikain baten gidari direla. Gonbidatzen dizuegu Naroara gerturatzera, gozatuko baituzue gu goazen bakoitzean gozatzen dugun bezala. On egin!

Izena: Naroa Kafetegia

Helbidea: Avda Iparralde 5 bajo (Irun)

Telefonoa: 943620762

Jantokia: Bat 40 pertsonentzat

Itxi: Inoiz / Sukaldea itxita astelehenetik ostegunera bitarteko gauetan

Salneurria: Karta 12€ / Eguneko menua 10,50€